Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xelebre 1 izond/iz adkor bitxia. (pertsonez mintzatuz)

Ez diat sekula horrelako gizon xelebrerik ezagutu. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 172. orr.

-Ondoan tipo xelebre bat neukan. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 255. orr.

Bazen bentan bildutakoen artean baserritar xelebre bat, kontu-kontari hasi zena. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 137. orr.

Ingeles xelebre bat tematu zuan hori kalkulatzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 480. orr.

Ezkerretara auzokide handi, mehar eta xelebre samarra neukan, etengabe zerbait marmarka eta gorputzaren goi aldea aurrera eta atzera balantzaka zerabilena. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 132. orr.

Goizuetako Txapomordan xaharturik ezagutu nuen Xantux mutilxar xelebre hura datorkit gogora. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 224. orr.

-Esan zidaten etxekoek, bai, mutil-zahar xelebre-xelebre bat bizi zela hor, bakar-bakarrik. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 74. orr.

-Zu bai xelebrea, Jimmy. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 190. orr.

Xelebrea zela oso Amuña, eta laurogei urte beteta ere aurresku txapelketak irabazia zela. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 81. orr.

Xelebreak dira, gero, gizakiak! Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 62. orr.

Xelebre samarra koronela! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 426. orr.

Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 80. orr.

Ni xelebre bat baino ez naiz, gizona, xelebre koloretsu txiki bat, eta ez naiz hemengoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 258. orr.

Sabethek xelebretzat hartu ninduen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 111. orr.

1a (pertsonez mintzatuz izen gisa)

Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 300. orr.

Kasualitatez heldu zitzaidanan Heiligenstadt-eko liburuzale baten izena, xelebre bat, erdi piltzarketari, erdi bildumagile. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 90. orr.

Labur esanda, inguruetako xelebre guztiak hurbildu zitzaizkidan, hala marihuana-erretzaileak nola burutik nahastutakoak edo salgai zeuden aldizkarietan orripasa bat egiten uzteko eskatzen zidaten eskale edo eskaleondoak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 237. orr.

Xelebreren bat, pentsatu zuen errabinoak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 172. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Gure mundu xelebre honetan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 257. orr.

Aurpegi xelebrea zeukan. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 109. orr.

Leku xelebreak daude Buchenwalden. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 203. orr.

Kontu xelebrea da. Berria - Kirola   2006-05-06

Honetan, gauza xelebre bat gertatu zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 131. orr.

Hizketa xelebrea du (kapitalekoa izan...), erremerre eta guzti. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 147. orr.

Aitaren krisi hartatik aste pare batera-edo, pasadizo xelebrea gertatu zitzaidan. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 124. orr.

-Aizue, bai gertaera xelebrea ikusi dudana gaur goizean -esan zuen Albertek. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 253. orr.

Apustu xelebre bat izan zen 1924. urteko otsailaren 17an, arratsaldez, "Beote" baserriaren inguruan. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 35. orr.

Eta gero itxurakeria xelebre hori, aldi berean pedantea eta xarmagarria. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 231. orr.

-Aitzakia xelebrea, ezin uka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 95. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 241. orr.

Non dago hitz xelebre hori asmatu duenaren sena? Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 139. orr.

Rakelek horrela antolatzen du bere informazio sentimentala, esaldi itxuraz xelebre batzuen inguruan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 217. orr.

Delfin izen xelebreko diziplina-burua "Flipper" bilakatu zen nire bitartez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 183. orr.

Luzea, iharra, lepo xelebrekoa. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 255. orr.

Horregatik da bizia hain gauza bitxia eta arraroa, auskalokoa eta parte xelebrekoa, eta zulatu ezina, eta ulertezina. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 265. orr.

Tomek atsegin zuen Harryrekin hitz egitea, hain baitzen xelebrea eta tolesgabea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 37. orr.

Xelebrea zen kamisoiaz eta bataz jantzita han kanpoan ibiltzea. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 45. orr.

-Bai xelebrea eguraldia! -esan zuen ondoko agure batek. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 288. orr.

Olibondo bat hemen, beste bat han... xelebrea benetan. Iban Zaldua   «Itzalak» - 107. orr.

Biak mozorrotuko ziren eta ikaragarri broma xelebrea egingo zieten arizmenditarrei. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 112. orr.

3 (adizlagun gisa)

Charly xelebre zegoen, atorra lepoduna eta zapata abantzu estandarrak jantzita. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 237. orr.

Gizon hura oso xelebre portatu zen. Arestian, Achille jauna xelebre sentitzen zen, bakar-bakarrik zegoela iruditzen zitzaion. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 17. orr.

Badakit, arrats hartan, neskaren iritzira, inoiz baino alaiago aritu nintzela, xelebre oso. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 184. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Honako hau ere, bere xelebrean, elkarrizketa bat da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 73. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 67. orr.

Xelebre, paranoiko, maltzur eta enigmatiko fama du. Berria - Mundua   2004-07-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus