Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xelebrekeria 1 iz bitxikeria.

Edozer gauza bihurtzen zen xelebrekeria alproja haren ahotan. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 43. orr.

Pattarra eskatzen zuen, baina ez kopan, platertxo batean baizik, eta halaxe ateratzen zion haren xelebrekerietara aspaldi ohitutako tabernariak. Pako Aristi   «Note book» - 64. orr.

Matxin Labaien gizon xahartu, begi-urdin, kaskasoil bat zen, xelebre fama zeukana Tolosan, baina artistei eman ohi zaien xelebrekeriarako lizentzia horrekin toleratua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 67. orr.

Xelebrekeria franko dago testu honetan, baina jarrera desmitifikatzaile baten ondorioz betiere. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 12. orr.

Herrietako kronista izateak horixe ematen baitizu, xelebrekeria mordo baten jakitun bihurtzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 15. orr.

2 (egin aditzarekin)

Jaiki eta arrotz baten moduan begiratu zion emazteari, bat-batean xelebrekeriak egiten hasi den ero baten moduan. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 52. orr.

Irabaztea inoiz baino beharrezkoagoa denean, xelebrekeriak egiten. Berria - Kirola   2006-04-27

Seguru asko aitak edo amak xelebrekeriaren bat egin beharko du milako batzuk patrikaratzeko. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 50. orr.

Geroztik ere, nire nortasunaren osagarri finkoen artean geratu da orduko sentipen hura: nik egin ditzakedan xelebrekeriak, ihesaldirik burugabeenak gauza normaltzat hartuta bizitzea. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 94. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ni ez aspertzea nahi zuen, bistan zen, beldur zen bere festan istilu bat sortuko ote nuen nire atzerritar-xelebrekeriekin. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus