Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitatze 1 iz maite izatea.

Maitatze hutsa gizakia osatzea, indartzea, edertzea, handitzea, betea egitea da. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 113. orr.

Jakite, maitatze eta egite: hau guztia isurtzen du gizaki onaren baitan, eta gizaki onak bere izate, jakite, maitatze eta egite osoa Ontasunaren barrenetik hartzen du eta handik bakarrik. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 13. orr.

Ez da hain samurra nork bere burua maitatze hori. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berriz gogoratu behar dugu maitatze jarduna hirukoitza dela, nolabait: maitalea (1) eta maitatuaren (2) arteko maitasunezko erlazioa (3) dela. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 103. orr.

Baliteke maitatze ariketa hori moztuta bezala geratzea aldi batzuetan, adibidez hautaketa egin ezinean. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus