Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panorama 1 iz zerumugaren ikuspegi zabala. ik panoramika.

Ikuspegiak handik lerro biguneko panorama zabal bat hartzen du, berde bizi-bizikoa, harkaitz zorrotzik gabe, sasiarte ilunik gabe, gogortasunik eta basakeriarik gabe. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 225. orr.

Beste batzuetan hori baino gogorragoa zen mendi-ibilialdion kontua: sekula ez txango lasai horietakorik, zeren Sandrok esaten baitzuen ezen, panoramen ikusmirarako, astia izango genuela berrogei urteetan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 72. orr.

Oinez jarraitu baitu fantasmei buruz pentsatu bitartean, eta G letran baitago jadanik, panorama zabal bat mende hartzen duen gailurrean. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 58. orr.

Ez dut uste dorretik ikusten den panorama hobetu duzula pentsatuko duenik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 321. orr.

Horregatik, opariak natura osoaren aurrean eta ikusmira eta panorama ederrena zuten mendi kaxkoetan eskaintzen eta ospatzen zituzten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 182. orr.

Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 49. orr.

2 egoera (osorik hartua).

Nobela honek letra garaikideen panorama errotik eraberritzen du, eta kritikak hori hala dela apalkiro baieztatu beste erremediorik ez du izanen. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 232. orr.

Beasaingo institutuan, berriz, oso bestelako panorama aurkitu nuen, alderantzizkoa zehatzago esanda: gure irakasle guztiak laikoak ziren, oso-oso laikoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 92. orr.

Euforia arte garaikidearen panoraman. Berria - Kultura   2006-02-12

Askoz txukunagoa zen panorama hasierako hartan, garbiagoa: "materia eta energia osoa izugarrizko dentsitatea zuen puntu batean kontzentraturik" zegoela dio entziklopediak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 59. orr.

Panorama zabal bezain heterogeneoarekin egiten dugu topo eremu horretan: Edinburgheko Programa Sendoa (D. Bloor, B. Barnes, D. Mackenzie, etab.), Laborategiko Ikasketak (B. Latour, S. Woolgar, K. Knorr-Cetina), Erlatibismoaren Programa Enpirikoa [...]. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 158. orr.

Emakume nahiz gizon izan, panorama iluna daukagu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 216. orr.

Panorama ederra aurkituko din gure ume gaixoak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 121. orr.

Ederra panorama! Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 192. orr.

Handik urte batzuetara, goitik behera aldatu zen panorama. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 55. orr.

Esan zioat, herrian zer panorama dagoen. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 34. orr.

Baina ez bazegoen alternatiba hori, orduan panorama nahasgarria zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 388. orr.

Izan ere, azken hilabetean belztu egin da panorama ekonomikoa. Berria - Ekonomia   2004-08-11

Euskal Herriko egungo panorama politikoan, joera fundamentalistak dira «arazo nagusia». Berria - Harian   2005-08-25

Gero, denborarekilan gauza horiek panoraman sartzen dira eta ezin baztertuzko bihurtzen. Berria - Euskal Herria   2004-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

panorama politiko (3); panorama politikoa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus