Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magazin 1 iz albiste aldizkari argazkiduna.

1907. urteko urtarrilaren 6an, New Yorkeko World egunkariak Minik inuitaren eskaera-garrasiaren oihartzuna jaso zuen bere magazinean: "Emadazue nire aitaren gorputza!". Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 182. orr.

Erien Asurantza Kutxak plazaratzen duen 15-24 urteko gazteendako magazina X-tension deitzen da. Herria   2004-10-14

2 irratsaio edo telebista emakizuna, aldizkari itxurakoa.

Irratiko magazin batetik egunkariko politika sailera pasa nintzen eta aldaketa, bene-benetan, gogorra izan zen, gogorregia. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 60. orr.

Programa hura ez zen ohiko Hitzetik Hortzera, zuzendaritzak hartara behartuta hilean behin egin behar izan nuen magazin moduko bat baizik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 113. orr.

09:00etatik 10:0 arte, berriz, magazina, informazioarekin, elkarrizketekin... Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Hiru programa guziz berriak eskaintzen ditugu: goizeko 7.30etatik eta 9.00ak artean aktualitatea lantzen duen magazina bat pikoan eman dugu, Goiz berri izenarekin, Iñaki Etxeleku koordinatzaile. Herria   2005-10-13

Goiza betetzeko magazine horietako bat. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 199. orr.

"El Madrugador", Radio Euskadiko magazinean abiatzen nintzen, bada. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Informazio sailez gain, 40 laguntzaile izanen dira eta magazin moldeko emankizunak ere egonen dira. Berria - Euskal Herria   2006-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus