Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdetegi iz 1 galdera-sorta duen idazkia.

Ibarretxek bere egitasmoarekin aurrera egin behar lukeela uste dute galdetegian parte hartu dutenen %36k. Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Aisialdiari dagokionez, Eustaten galdetegia erantzun dutenen laurdenek (%26,7k) diote batez beste ordubete eta 11 minutu pasatzen dituztela egunero atseden hartzen. Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Aldizkarietan egoten diren inkesten pareko galdetegia izango dela pentsatu dut: 0-5 puntu bitartean lortu badituzu... Berria - Kirola   2004-12-18

Eta hainbat euskaldun ezaguni galdetegi bat helarazten dionean ere [...] euskararen bidez frogatu behar duen a priori baten bidez abiatutakoa da galdetegia; egiaren bila abiatu baino, bere egia estetikoa konfirmatuko dioten iritzien eta adibideen bila ari da. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 134. orr.

2 inkesta.

Horretarako, ikasleen eta irakasleen artean hizkuntza gaitasunari buruzko galdetegia egin da. Berria - Euskal Herria   2004-10-21

3 galdeketa.

Epaileak galdetegietan erakutsi zuen zorroztasuna. Berria - Mundua   2004-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdetegi bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus