Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakrosantu 1 izond sakratua eta santua dena.

Jesukristoren doktrina sakrosantuaren ildotik fedearen eraginez ikasi dugunak hunkitzen bazaitu, [...]. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 139. orr.

2 irud/hed

Segurtasun sakrosantua zela medio, nik bakarrik neuzkan txosten guztiak, nik bakarrik neukan koadro osoaren ikuspegi orokorra. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 192. orr.

Greba egiteak eskubide sakrosantuak defenditzea esan nahi dik, hire ogia, hire askatasuna eta hire umeen etorkizuna defenditzea. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 288. orr.

Nekazari primitiboen gehiengoa noraino iritsiko zen Mendebaldeko nekazaritza-metodo zientifikoak onartzen eta tradizionalki sakrosantua zen ugaltzeko eskubide eta betebeharraren mugapenak onartzen? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 383. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus