Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdetzaile [41 agerraldi, 25 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpusean 306 agerraldi] iz 1 galdetzen duen pertsona. ik galdegile.

Batzuek tontotzat hartzen dute galdetzailea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 130. orr.

Galdetzailearen jakin-mina ere ez delako hainbesterainokoa izaten. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 89. orr.

Erantzunak ordezten zuen galdera, galdetzaileak hitz egiten gaixoaren lekuan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 200. orr.

Ana Morenak irribarre sardoniko bat egin zuen, galdetzailearekiko irain gisa. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 162. orr.

· 2 izond galdetzen duena.

Begirada ilun, galdetzaile eta susmoz betea botaz urrundu zen geldi-geldi. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 103. orr.

Begiak erdi itxi nituen Umbertoren begirada galdetzailea saihesteko. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 257. orr.

Amak begirakune galdetzailean bildu zuen oraingoan, haren begiei igarri nahian. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 150. orr.

Hamidak halako imintzio galdetzailez eragin zion buruari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 117. orr.

Lantzean behin Olatzi so galdetzaileren bat luzatzen ziola. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 32. orr.

Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 201. orr.

Gero, marinel bat inguratu zitzaion irribarretsu keinu galdetzaile batekin nola-zaude imintzioka. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 201. orr.

3 (gramatikan eta)

Bizkaian 'edo + izenordain galdetzailea' egiturako sail osoa dago: edonor, edonork, edonori, edonon, edonoiz, edonora, edonondik, edozertan... Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 198. orr.

Subjektuaren kokapenak definitzen dira era berean eremu edo objektu-multzo ezberdinetan bete ahal dituen egoeren arabera: galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izenordain galdetzailea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus