Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xenda 1 iz xendra, bidezidorra.

Kanpoan, hilerriko xendak lohiz estaliz, euri eta haize hotza ari zen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 141. orr.

Xenda parapetotik urrun samar doa, berro zelai zabal eta fresko batek aldendua. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 153. orr.

Etxean jarrita gelditu beharrean erretzen eta edaten, mainguka joaten zen kaleetan eta xendetan barna. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 18. orr.

Bilkurak ardurenean gogorrak baldin baziren, are neketsuagoak naski Euskal Herriko xendak, bihurgunez bihurgune, basurdeak, azkonarrak, orkatzak, hontzak eta kahakak, zaldiak eta ardi saldoak ustekabean gurutzatzeko arriskua zegoelako. Itxaro Borda   «%100 basque» - 30. orr.

Bazen oren erdia xenda pattar batean gora ari ginela. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 208. orr.

Xenda mehar bat izanen zen garai hartan, beltza eta kirasduna, galtzada-harrien artetik arrain buruak eta erraiak garraiatzen zituen erreka batekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 85. orr.

Biek harrizko xendari ekin zioten. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 236. orr.

2 irud/hed

Noiztenka, irriz behatzen zenidan, ikusteko ea zure gogoetaren xenda bihurrietan ez nintzenez galtzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 86. orr.

Ezen zeruetako erresumarako xendak ez baitira denei irekitzen, baizik eta bihotza garbi eta gogoa argi datxikatenei. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ailegatzen zarenean, zeretik joan beharra dago, markesina batetik abiatzen den mendi-xenda batetik. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus