Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sala 1 iz etxebizitza batean, gela nagusia.

Apartamentua ederra da: sala handi bat, bi gela eta komuna. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 15. orr.

Beren bizitokia nolakoa den kontatzen digu: lau metro bider bost edo sei metro: gela bat, aldi berean sala, sukalde eta logela. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 62. orr.

Etxearen neurriko sala ñimiñoa zen: telebista aparatu bat, bideoa azpian zuena, besaulki bat, zur merkeko mahai tiki angeluzuzena, funtzionala oso, eta bi aulki, halaberekoak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 101. orr.

Solairu nagusia eremu publikoa izango zen: despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea; eta goiko planta familiaren bizitza pribaturako txokoa: sala, jantzitokia, logelak, bainugelak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 171. orr.

Sala eta logela banatzen zituen gortina ondora hurbildu nintzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 203. orr.

Harritzekorik ez, sala izan baitzen egun horretan Klararen bizitegian urratu gabe utzi nuen atal bakarra. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 381. orr.

Salako ispiluan Pataki ikusi zuen, jaiki berria, zahartuagoa, arropak zimurtuta. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 142. orr.

Sillitoe eta Fowles-i buruzko lana etxean utzi du Davidek, salako altzarian ahaztuta. Iban Zaldua   «Traizioak» - 53. orr.

Telebista sala erdian zetzan, pantaila hautsita, eta logelako ohe ondoan, azala odol tanta txikiz zipriztinduta, Rosaliaren liburua topatu nuen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 165. orr.

Etxeko salako koadro handia. Iban Zaldua   «Itzalak» - 81. orr.

Sala erdiko mahaitxoan zegoen, goiko ertza leihora begira. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 49. orr.

Salara eraman ninduen, besaulkian esertzeko esan, eta ea edateko zerbait nahi nuen galdetu zidan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 127. orr.

Harrera lekuak familia burges baten sala dirudi, lorez tapizaturiko sofaz eta besaulkiz jantzita. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 201. orr.

Txikia zen eliza, gizon aberats baten sala baino handiagoa ez. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 295. orr.

2 jauregi, gaztelu eta kidekoetan, gela nagusia eta nagusietako bakoitza.

Musikazale zenez, sala bat apaindu zuen behealdean musika saioak entzuteko, eraikin hartako handiena, tximinia eta guzti. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 112. orr.

Salaz sala ibili zineten jauregian, pinturen lekuan lehenbizi, liburutegian gero, eta, azkenik, Lakoizketari eskainitakoan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 133. orr.

Apaingarriz eta edergarriz josi genuen jauregia, sala nagusia batik bat, jangelatzat eta dantzalekutzat erabiltzekoa zena. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 155. orr.

Koadroa igande haietarik batean jauregiko sala nagusian eseki baitzuten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 295. orr.

Gazteluko sala handia, bertzalde, Garrüzekoa halako hiru zen, eta horrek txiki, arrunt txiki, sentiarazten ninduen. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 242. orr.

Paueko gazteluko sala nagusian. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 60. orr.

Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 63. orr.

Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen. Elizen arteko biblia   2 Kro 3,4

Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen. Elizen arteko biblia   1 Erg 6,17

Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 122. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 114. orr.

3 bestelako eraikinetan, aretoa.

Gela, sukalde, sala, kafetegi eta terraza hutsek [...] bakardadeaz haratago eramaten zuten bere espiritua, Alaska hotel hura, orain, ataria baizik ez bailitzan, beste norabaiteko sarrera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 246. orr.

Beheko solairuan, halaber, sala egongo zen, eta, haren ondoan, ikus-entzunezkoentzako gela berezi bat. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 77. orr.

Sartu berria behar zuen erredakzioko sala handira, poltsa besotik dilindan baitzeraman oraindik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 120. orr.

Fabrikako sala luze eta estuak iruteko makinaz, ehundegi mekanikoz eta lurrun-motorrez bete zituen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 101. orr.

Alderdi guztietako gudari eriak zeuden sala hartan. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 114. orr.

Sala dezente gurutzatu genituen, ezker-eskuinera begiratu gabe [...] azkenean Turner-en alderdira iritsi ginen arte. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 123. orr.

Sala zabala da, oheak ilaran igarri ditut eta leihoraino joan naiz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 61. orr.

Belarritik tiraka salaz sala eraman zuen, Rembrandtek pintatutako juduen erretratu bakoitzaren aurrean geldiarazi eta jipoituz, "juduen adiskide denak juduen patua merezia dik" esaka. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 216. orr.

Gure lehen bisita kapera egiten zuen sala handia izan zen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 122. orr.

Gainezka bildu zen jendea biharamunean udaletxeko sala estuan. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 52. orr.

Dutxa labur baten ondotik botatzen gituzte, metatzen, biluzirik, sala batean, zoladuraren gainean etzanik, 200 preso baginen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 121. orr.

Gela horiek, ordea, exedrak edo sala karratuak baldin badira, zabalerari beste erdi bat gehituz egingo da altuera. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2870. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Erizain batekin dago, sala zurian biak ariketak egiten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 65. orr.

Harrera-gelarena egiten duen sala zabalean sartu naiz. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 95. orr.

Sala handia zen eta oheak bi aldeetan zeuden, bederatzi edo hamar alde bakoitzean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 131. orr.

Zerbitzuburua meteorito bat bezain laster heldu zen, sala luzearen bertze muturretik. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 33. orr.

Ikusi zuen handik bost minutura film bat ematera zihoazela zortzi sala haietako batean. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 271. orr.

Sala hutsa zegoen, beti bezala: lau edo bost ikusle izango ziren denera, John Waineren film kaskar hura ikusten. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 92. orr.

Jateko sala ia betea zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 132. orr.

Ikusi ditugu ganbara nagusiak (suite frantsesez), jateko salak, sukaldeak han lanean ari diren jendeak. Herria   2004-05-27

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Musika-sala izaten jarraitu zuen, agian amak sekula galdu ez zuelako beste piano bat izateko esperantza. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 16. orr.

Haztamuka hasi nintzen argiaren bila, baina musika-salako argia piztuta zegoela ikusi nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 53. orr.

Telefono-sala publiko batera iritsi nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 314. orr.

-Mundua bai gauza dibertigarria, benetan -xuxurlatu zuen Andresek-: ospitaleak, ebakuntza salak, kartzelak, prostituzio etxeak. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 274. orr.

Ikasle gehienak irrikatan zeuden disekzio-salara iritsi eta eskalpeloa gorpuetan sartzeko. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 45. orr.

Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 163. orr.

Han ikusi ditugu mikro ainitz, estudioak, bilkura salak, tresna mota guzietarik... Herria   2005-02-03

«Maule baita» zinema salak errezebitzen du neskenegun hunetan, SWING filme berri berria, aurten doi doi eginik izan dena. Herria   2002-10-24

6 emakizunetan edo bestelako ekitaldi publikoetan erabiltzen den aretoa.

Beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze-zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 29. orr.

Sala erraldoi bat zen, zeinean ikastolako ekitaldi nagusiak egiten baitziren: antzerki-emanaldiak, mozorro-dantzaldiak, kontzertuak. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 80. orr.

Zinearen salak almazena ematen zuen eta denetik batzen zen han barruko ilunpean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 107. orr.

Salako argiak itzali, pantaila zuribeltzean piztu eta nodoa eman zuten lehenengo. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 108. orr.

-Ortzirale aratseko 9etan, Hendaian, Beltzenia salan,“ Kaukasiar kreazko borobila” antzerkia. Herria   2005-11-17

Nodoa hasten zen sala ilunean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 317. orr.

Luhusoko salan, Beñat Errecalde-ren diapo-erakusketa, euskal mendiaz, aratsaldeko 5:30etan. l Shim eta Shamen swing dantza ikuskizuna, Miarritzeko Koliseo salan, igande arratsaldeko bost orenetan. Herria   2004-07-29

7 epaitegietan, epaimahai bat biltzen den tokia; epaimahai bat osatzen duten epaileen multzoa.

Salako magistratuek gaiari buruzko lehen bilera. Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Auzitegi Goreneko Zigor Salako plenoak erabaki zuen Paroti aplikatu beharreko neurria. Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Del Olmoren tesiak bere egin eta auzipetzeak berretsi ditu Zigor Salak. Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Izendapena babestu egin zuen Auzitegi Gorenak, fiskal nagusiak Fungairiño Salako fiskal izendatzeko ahalmena zuela argudiatuta. Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Salak ezarritako bermea (600.000 euro) «neurrigabea» dela salatu zuen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 150. orr.

Salak atzera bota du argibide helegitea. Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Salak aho batez onartu ditu Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak HZren hautagaitzari aurkeztutako inpugnazioak. Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ezkontza antolatu behar izan nuen itoka, baita hura burutu ere Epaitegiko sala kasik huts batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 191. orr.

Administrazioarekiko Auzietarako Salak ez du helegitea onartu. Berria - Euskal Herria   2006-04-12

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzietako salak bi udal akordio baliogabetzeko erabakia hartu du. Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Bermea «neurrikoa» dela uste du Auzitegi Nazionaleko Salak. Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Gorenaren 61. salak organu parlamentarioen ekintzak baliogabetzeko eskumenik ez duela. Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Ermuko Foroak dei helegitea jarri zuen erabaki horren kontra, eta EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibileko Salak artxibatzea bertan behera uztea erabaki zuen. Berria - Euskal Herria   2006-02-01

EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibil arloko Salak aste honetan erabaki beharko du auzia artxibatzen duen edo ez. Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Hala, zuzenean Madrilgo Lurralde Auzitegiko bosgarren salak hartuko du orain auzia esku artean, dei helegitea ere aurkeztu baitzuen Iruinek. Berria - Euskal Herria   2004-04-24

8 sala-fiesta

Sala fiestatako neskatxa gaztiak. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzitegi goreneko sala (14); etxeko sala (7); etxeko sala haundian (3); gazteluko sala (3); goreneko sala (16); goreneko sala bereziak (7); goreneko sala berezian (3); goreneko sala bereziaren (3); herriko etxeko sala (4); herriko sala (11); herriko sala berrian (4); herriko sala handian (5); jateko sala (4); jauregiko sala (6); kirol sala (3); luhusoko sala (7); luhusoko sala berrian (4)

sala bereziak (11); sala berezian (3); sala bereziaren (3); sala berotuan (9); sala berri (5); sala berrian (16); sala bete (7); sala bete da (3); sala eder (3); sala ederra (4); sala ederrean (4); sala erdian (3); sala handi (9); sala handia (7); sala handian (14); sala handiaren (5); sala handira (6); sala haundi (5); sala haundian (3); sala ilunean (3); sala nagusian (6); sala nagusiko (3); sala osoan (3); sala zabal (3); salaz sala (5)

tenpluko sala (5); vauban sala (5); zigor sala (3)

auzitegi nazionaleko salak (7); salak atzera bota (3); salak jarritako (3); zigor salak (27)

bigarren salako (3); etxeko salako (3); goreneko zigor salako (5); salako argia (3); salako fiskal (4); salako horman (3); salako ispiluan (3); salako mahai (4); salako mahaiaren (4); salako presidente (8); salako presidentea (3); salako sei magistratuek (3); salako sofan eseri (3); zigor salako (19); zigor salako presidente (7)

administrazioarekiko auzietako salan (3); aiziritzeko herriko salan (3); auzietako salan (3); besta salan (3); etxeko salan (31); herriko etxeko salan (11); herriko salan (17); jauregiko salan (4); larrazkena salan (3); luhusoko salan (5); mendeala salan (10); ondoko salan (4); salan sartu (5); sartu zen salan (3); trinketeko salan (4); uztaritzeko lapurdi salan (4)

logelatik salara (3); salara eta sukaldera (3); salara iritsi (5); salara joan (6); salara sartu (3); zakurraren salara (5); zigor salara iritsi (3)

salaren aurrean (5); salaren erabakia (3); salaren erdian (9); salaren esku (3); zigor salaren (3)

zigor salari (9)

salatik abiatuko da (3)

salaz sala (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus