Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magdalena (orobat madalena) 1 iz bizkotxo oreaz eginiko opil gozo biribila.

Gero, gosari legean, kafesnea prestatu zuen, eta jateko, magdalena batzuk geratzen zitzaizkion. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 132. orr.

Kafea egiten ari zen bitartean madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 14. orr.

Kafesnetan bustita jaten genituen madalenak. Jokin Urain   «Errotarria» - 113. orr.

Esnetan bustitako madalena pusketa eztarrian trabatu zitzaidan. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 82. orr.

Madalena bat bestearen ostetik irensten zuen Txokolate beltz zati bat eskaintzen zidanean, oroitzapen samurrak ekartzen baitzizkidan gogora, Prousti magdalenaren dastak ekartzen zizkion oihartzunen antzera. Zer da, ordea, "proustianoa"?: norbaiti magdalena baten usainak gaztetako hondartzako kutixi-txosna bat gogora ekartzea noski. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 165. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Madalena poltsa itxi nuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus