Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igerilari 1 iz igeri egiten duen pertsona.

Igerilari trebea zen gainera, eta bular igeriketan eta azpira joan gabe uretan zutik egoten erakutsiko ziola eskaini zion Ansheli. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 190. orr.

Han besoak luzatuko ditu Moabek, igerilariak igerian bezala. Elizen arteko biblia   Is 25,11

Urpean egon eta arnasa hartzeko premia larrian dagoen igerilariaren moduan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 122. orr.

Ez zen errekan, ezta Urtzan ere, igerilarien zalapartarik sentitzen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 330. orr.

Gabarroian zeuden igerilarien aurpegiei ia antzematen zienean. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 51. orr.

Judizmendi Igeriketa Klubeko igerilari gaztea. Berria - Kirola   2004-05-09

Abiadura probako igerilariekin. Berria - Kirola   2004-05-09

Martin Strel iraupeneko igerilari esloveniarrak. Berria - Kirola   2004-02-20

Sandra Gomez igerilari paralinpiarrak ongietorri hitzaldia eginen du Takoneran. Berria - Harian   2005-05-21

Eskarmentu handiko igerila[ria]k dira guztiak, eta badakite txapelketa garrantzitsuetan lehiatzea zer den. Berria - Kirola   2006-03-02

Puntako igerilariak Ordiziako Hegats Igeriketa txapelketan. Berria - Kirola   2006-02-11

2 izond igeri egiten duena.

Larruzko dortokak igerilari indartsuak dira, baina horrek ez du galarazi egun espeziea galbidean egotea. Berria - Gaiak   2004-09-24

Koretroia zorrotada bidezko propultsioa erabiliz mugitzen da uretan, igerilari ona da. Ezkatadun animalia igerilari isilak eta azienda gizenak eta piztiak eta hegazki koloretsuak. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 379. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal igerilariak (4); igerilari trebea (3); igerilaria ekonomiaren lanbroan (3); taldeko igerilari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus