Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salabardo iz arrantzaleak erabiltzen duten esku sare kirten zulekoa.

Han arroken azpian salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen, mareak behera egitean putzuetan mugatuta geratzen ziren arraintxoak. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 124. orr.

Salabardoen gainean, katu-puskak gori-gori ageri dira ur gardenetan. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 107. orr.

Ohe-mahaira joan eta, karramarro bat salabardotik bezala, telefonoa jaso du argazki Ama Birjinen irudi kolonia-ontzi eta zurezko panpinen artetik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 177. orr.

Salabardoaren makila fusila balitz bezala apuntatuz, ozen egin nuen oihu. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 126. orr.

Zelai batean nenbilen, sigi-saga zihoàn tximeleta urdin baten atzetik, eskuan salabardo txiki irudiko bat neramala. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus