Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdu (Egungo testuen corpusean 202.646 agerraldi), gal, galtzen 1 da ad bidea edo norabidea ezin aurkituz gertatu.

Ez, andrea -esan zuen berak-, ez nabil galduta. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 61. orr.

Gutuna bidean galdu bazen ere. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 64. orr.

Ez zara inongo mundu berritan galduko. 2903

Han zegoen bera, oasi bat bezain galdurik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 77. orr.

Galduta zebiltzanak jipoitzeko zain. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 117. orr.

Galdutako haur bati buruzko berri bat eman zuten telebistan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 98. orr.

Eta orain geu gaude infernuan galtzeko arriskuan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 27. orr.

Kalkulu antzuetan galtzen zen gero. Itxaro Borda   «Hiruko» - 45. orr.

Arrunt xoratua nintzen, galdua, nik dakita nongo parabisurat sartua banintz bezala! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 64. orr.

Eta gizon guztiak galduko ziren labirinto bat eraikitzeari eman zitzaion. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 74. orr.

2 desagertu, ezereztatu.

Bizkarra makurtu, eta jendearen artean galdu zen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 29. orr.

Eta eskuan muin egin ondoren, muin beroa inondik inora, karrikan galdu zen, egun zurian gorri. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 139. orr.

Eskailera pribatua ilunpetan galtzen zen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 131. orr.

Maleta galduko zen, agian, kontsignan geldituko zen... Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 224. orr.

Gurdiak astinaldika baizik ez ziren aurreratzen, bata bestearen atzetik, eta haien ilara luzea begietatik harago galtzen zen, urruntasun grisetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 32. orr.

Karrika iluna ez da amaitzen, ezerezean galtzen da. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 273. orr.

Etxe zahar izugarri handia, lainoetan galdua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 10. orr.

Horiei buruz dago idatzia: Galdu da horien jakinduria, eta: Madarikatuak zure aginduetatik aldentzen direnak! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 97. orr.

Ekologistok pozik egon gaitezke, arraza hori behintzat erabat galdu ez delako. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 25. orr.

Galtzeko zorian dauden espezieak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 314. orr.

Ez zen galdu gerezi usaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 70. orr.

· Hi nora galdu hintzen hire beltxaranarekin? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 304. orr.

· 3 du ad gabetua gertatu. (aurki daitezkeen gauza konkretuez)

Zerbait galdu dut, gauza baten bila nabil. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 85. orr.

Galdu egin ditut nire eskularruak. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 33. orr.

Jo dezagun mila marko galdu dituzula. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

Eskuratu berri dudan nobela galdu nuenean. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 72. orr.

Memoriaren ganbaran erdi galduta neuzkan Abaxi bezalako hainbat pertsonaiei. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 11. orr.

· irud/hed Zer galdu zaizu zuri hain urruti, munduaren beste puntan?   - 104. orr.

4 (ezin aurki daitezkeen gauza konkretuez)

Gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 21. orr.

Johnny odola galtzen ari zen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 340. orr.

Traktore zaharren batek galdutako olioa edo izan behar zuen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 340. orr.

Hobe da hatza galtzea eta gizakia salbatzea, gizakia eta hatza galtzea baino. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 28. orr.

Maiteminduak bere kuttuna galtzeko duen ikara larri bera zen Istillagak bere burua galtzeko zeukana. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 132. orr.

Egun batzuk lehenago [...] euskarak eta Euskal Herriak Luis Villasante euskaltzainburu ohia galdu zuen. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 115. orr.

Biztanleak galtzen dituzten herriak. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 129. orr.

Euskal Herrian ehunka bazkide galdu zituen elkarte ekologistak adierazpen haien ondorioz. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 14. orr.

5 (gauza abstraktuez)

Gorputzeko indar guztia galdu zuen eta, erabat ahuldurik, mugitzeko gauza ez zela gelditu zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 249. orr.

Kanturako gogoa galdu eta letra hilari ederretsitako belaunaldientzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 233. orr.

Loa galdutakoan basatia zen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 82. orr.

Pazientzia galtzen hasi nintzen. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 125. orr.

Lotsa guztia galdu zuten. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 73. orr.

Halako batean bere buruari ezin eutsirik konortea galdu zuen, flakiak jota. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 128. orr.

Erortzean, konortea galdu zuen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 90. orr.

Juliok kontrola galdu zuen, eta ukabilkadaka hasi zitzaidan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 22. orr.

Alderrai ibili zen gauera arte, zentzua galdurik, emakume gaztea burutik kendu ezinean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 27. orr.

Gerra, bai, baina duintasuna ez genuen galdu. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 32. orr.

Memoriaren ganbaran erdi galduta neuzkan Abaxi bezalako hainbat pertsonaiei. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 11. orr.

Azken erasoan biek galdu zutela bizia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 59. orr.

Nafarroa galdu zuan eta betiko galdu zuan, baina gure jauregia oraino ez, beharbada... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 20. orr.

Itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 268. orr.

Ikusteko ahalmena galdu zuen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 30. orr.

Haren irriak galdu egin du lehengo taxu jostari eta arina. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 26. orr.

Hitz egiten diozun bitartean adi-adi egoten zaizula hitzik galdu gabe. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 352. orr.

Edo lipar batez arreta galduz gero. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 69. orr.

Supazterrik eta teilaturik gabeko jendeek, galtzeko ezer ez dutenek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 230. orr.

Aspaldi zuen galdua fedea alargunak. 2955

Aste gutxiren buruan bere balioaren %75 galdu zuen diru horrek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 163. orr.

6 (pisua, garaiera eta kidekoak)

Baina biziki flakatua hogoi bat kilo galdu nituen hilabete bat eskas barne. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 60. orr.

Anhidrido karbonikotan bere pisuaren ehuneko 16 galtzen zuenean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 200. orr.

Orduko zortziehun kilometroko lastertasunean eta minutuko hiru mila ehun eta hogeita hamar biratan, altuera galtzen ari naiz. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 89. orr.

7 ez irabazi. (apustua, lehiaketa, partida eta kidekoak)

Baina Slytherinek Hufflepuffen aurka galtzen badu... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 149. orr.

Ez ziren konturatzen jokoa galdua zutela. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 76. orr.

Baina jokatutako diru guztia galtzen du beti, oso jokalari ona den arren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 265. orr.

Bigarrena jokatu nahi izan nuen eta berriz galdu dut: partida galdu dut. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 253. orr.

Partida hau galtzen badugu, quidditcheko kopa ere galdua dugu! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 196. orr.

Borroka galdu egin dualako? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 329. orr.

New York Knicks saskibaloi taldeak NBAko finala galdu du San Antonio Spursen kontra. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 171. orr.

Gobernu errepublikarrak sinesgarritasuna eta urte hartako hauteskundeak galdu zituen. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 160. orr.

8 ez baliatu.

Denbora galdu gabe. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 57. orr.

Gizon bakar batek ere ez zuen bidaia hau denbora galdutzat joko. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 60. orr.

Eta galdutako ordu bakoitzak bidea erraztuko dio Sauronen garaipenari. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 65. orr.

Hilabetea galdu nuen haren keinuak eta egintzak egiaztatzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 108. orr.

Ez dago segundo bat ere galtzeko: kondenaturik daude... Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 102. orr.

Ez zuen hargatik ametsetako lukainkak zenbatzeko astirik galdu. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 11. orr.

· 9 da/du ad suntsitu, hondatu.

Galdurik nago, itsustu naiz betiko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 341. orr.

Goseak galduko nau, prefekturan sartu baino lehen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 109. orr.

Anemiak galduko du. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 280. orr.

Gaitza dute ikusten eta ezagutzen, jakiten eta egiten, eta jakinaren gainean galtzen dituzte beren arimak. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 97. orr.

Bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du. Elizen arteko biblia   Lk 9,24

Galduak ikusten zituzten beren buruak, galduak beren familiak eta beren ondasunak, gatz bihurtua beren herri zahar maitea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 95. orr.

Janariak ez galtzeko, neguko elurra leize sakonetara nola garraiatu buruan zerabiltenak... Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 56. orr.

Gatzari ez zaiok harrik egiten, zilarra ere ez duk galtzen, ez al dakik hainbeste? Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 55. orr.

40 nekazari galdu ziren atzo, lanera joateko erabili zuten txalupa urperatuta. Berria - Mundua   2004-07-22

· 10 du ad (moralki)

Gogobeterik nahi dizut bertzalde erakutsi ezen emakumeak galtzeko jeinua baldin badut, badudala halaber, hala nahi dudalarik, emakumeak salbatzekoa ere.   - 210. orr.

Anitz emakume dituzu seduzitu, baita galdu ere.   - 247. orr.

Ardoak eta emakumeek gizon zentzudunak ere galtzen dituzte, emagalduekin dabilena are arrisku handiagotan jartzen da. Elizen arteko biblia   Si 19,2

11 (era burutua izenondo gisa)

Sekula Betiko Lurraldera, ume galduak dauden lekura. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 146. orr.

Txakur galduren bat izango zen, ziur asko... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 49. orr.

Ardi galdu baten bila zebilen artzain batek mutiko baten gorpua aurkitu zuela Il Carso-ko leize batean tortura-arrasto garbiekin. 25307

ik beherago 20. 25308

Aingeru hura zeruan hobeto zegoela pentsatzera pasa gintunan, eta berehalaxe eztitu zitzaigunan arreba galduaren samina. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 71. orr.

Pauso motzez dabil, temati, begi galduekin. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 68. orr.

Garagardoz berdindu behar berehala izerdi galdua. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 54. orr.

Maiz, honelako egun galduetan begira gelditzen natzaio. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 47. orr.

Lanaldi galduak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 272. orr.

Neguak aurkituko ahal zuen txoko laiotz galduren bat iraganaren eremuetan! Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 153. orr.

· Galduak berekin dik irabazia ere, badik kenduak ere bere emana. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 98. orr.

Nolanahi ere, kolera bizian jarri eta neska galdu bat nintzela esan zidan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 18. orr.

Barbara, etxe mixerable batean amarik gabe hazitako neska gajoa edo galdua izateko patua zuena... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 11. orr.

Zein azkar noan bizioaren bide arantzatsuan barrena!... O! neska galdua naiz! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 297. orr.

12 galduan adlag

Batentzat galduan dena beste batentzat irabazian izaten dela gehienetan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 57. orr.

Ekarri ditugun ondasunen erdia emanda ere, ez naiz galduan aterako. Elizen arteko biblia   Tb 12,2

Zuri atsegin ematearren, prest nago galduan irteteko ere. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 183. orr.

Frantziskoren espiritua eta bizimoldea galduan ateratzen direla nahitaez instituzioa gailentzen denean. bere bihotzaren mami-mamian bazekien gerra hartan garaitua izango zela, gerra hartatik galduan aterako zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 29. orr.

· Batek jakin profano esperientziagabeok zer egingo genuen, gure galduan, harekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 52. orr.

Izu batek galduan jartzen zizkien begiak, ez baitzekiten horrenbeste sufritu beharra zegoenik azkena heldu bitartean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 372. orr.

13 alferrik galdu

Lehenbailehen askatu behar da baldin eta ez bada aparailu guztia alferrik galdu nahi. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 12. orr.

Klararen etxean alferrik galdutako latexezko bi zorroen klonak karteran nituela oroitu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 320. orr.

Ez dira istorioak alferrik galdu behar, denak behar ditugu. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 130. orr.

Denbora alferrik galtzen ari gara zuregatik!... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 19. orr.

Hori banatzea alferrik galtzea da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 107. orr.

Pena da horrelako gizona bizimodua alferrik galtzen ikustea.   - 13. orr.

Maiz higienerik gabe, osasuna alferrik galtzen dutela. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 119. orr.

Ez bitez hire amaren erreguak alferrik gal, Hamlet. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 36. orr.

Filologoak pazientzia galtzen du, petraldu egiten da nahi baino gehiagotan, ikusten duelarik hainbeste dotrinarekin, hainbeste interpretaziorekin [...] hitzak alferrik galtzen dizkiotela eta andeatzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 53. orr.

· Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

14 aukera galdu aukera huts egin. ik huts1 15.

Berriro itsasoratu ginen, eta nire gizonen kemena urrituz zihoan, arraun eta arraun, itzultzeko aukera galdurik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 62. orr.

Isilpean, ezkutuan, desagertu nahi zenuen, baina aukera galdu duzu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 94. orr.

Badakigu final bat galtzea zer den, eta oraingoan ezin dugu aukera galdu. Berria - Kirola   2004-04-14

15 autobusa, trena... galdu autobusa, trena eta kidekoak huts egin. ik huts1 18.

Badaki bostetako autobusa galdu duela, eta ez du presa handirik. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 38. orr.

Gerta zitekeen gaurko autobusa galtzea, beste egun batez itxaron behar izatea Erzurumen... Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 81. orr.

Eta zuk, nola dakizu nik trena galdu nuela? Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 150. orr.

Azkeneko trena galdu dut. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 169. orr.

16 bistatik/begien aurretik galdu

Urrats luzez alde egin zuen oihanera eta bistatik galdu zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 95. orr.

Bistatik galduak zituztelako asko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 25. orr.

Galeoia bistatik galdu eta lainoa altxatu zen poliki-poliki. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 56. orr.

Ezin dugu bistatik galdu aipatu berri dudan Probabilitateen Kalkuluak debekatu egiten duela parekotasunaren luzatzearen ideia oro. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 190. orr.

Zain zegoen, emakume hura begien aurretik galdu gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 269. orr.

· Willem begi-bistatik galdu zuenean, Norak Mathilderen bidea hartu zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 177. orr.

Zu begien bistatik galtzeko irrikitan nago. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 137. orr.

17 burua galdu

Presorik gehienek burua galtzen dute han. 25309

Burua galduta bai, baina gorputzez osasuntsu zegoelako. 25310

Burua galduko dut neskatila polit honen hatz laminen erruz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 92. orr.

Edaten hasiz gero, ostera, burua galtzen du. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 258. orr.

Norbaitekin hitz egiten ez badut, burua galduko dut. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 97. orr.

Narni hiriko andre batek, burua galdurik, oso jarrera bortitza zuen: ikaragarrizko itsuskeriak egiten eta esaten zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 269. orr.

Besteen begietan ikusten zuen izu-laborria eta bere baitan sentitzen zuena bat egin ziren, eta burua galdu zuen; ero baten moduan abiatu zen, oihuka, inguruan mugitzen zen edozeri baioneta sartzera. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 110. orr.

Oinazearen eraginez burua galdurik duela dirudi. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 63. orr.

Burua galtzen hasita omen dago, eta ez nuen mindu nahi izan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 256. orr.

Hain gizon burutsua, hain zuhurra, [...] neska batengatik burua galduta. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 162. orr.

Burua galduta egon behar da horretan sinesteko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 99. orr.

Zinez mundu osoak burua gal lezake. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 45. orr.

18 denbora galdu

Aitarentzat, gainera, jendearekin hitz egitea denbora galtzea zen. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Kubara joatea denbora galtzea iruditzen zaidak. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 50. orr.

Berri-agentziek ez zuten denbora galdu, eta gertakariaren gaineko jakingarriak biharamunean bertan agertu ziren Sud Ouest eta Belfast Telegraph egunkarien azalean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 120. orr.

Patar baten kaskoan, kamioiak gelditu direnean, ohartzen naiz gurekin diren español batzuk ez dutela denbora galdu bidean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 403. orr.

Denbora galdu gabe haren atzetik abiatu zen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 274. orr.

Nik denbora galtzekotan, nahiago pelikula on batekin. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 188. orr.

Ez nion, haatik, uko egin nire maistrarekiko adiskidetasunari, eta denbora galdua berreskuratzen ere saiatzen nintzen noizbehinka. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 75. orr.

Ez nuke nahi, inondik ere, zuk horrenbeste denbora galdu eta ordainetan ezer ez eskuratzea. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 289. orr.

Duda egin nuen Prousten Denbora galduaren bila eta Joyceren Ulises-en artean. 25311

Tren--aldaketetan galdutako denbora ere kontuan hartuz gero, hamahiru bat orduko bidaia. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 287. orr.

Zentzugabeen artean, ez galdu denborarik; egon luzaro, ordea, burutsuen artean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 195. orr.

Egun hartan ere iritsi gabe zegoen Godot, eta, denbora galdu alde, solasean ari ziren.   - 449. orr.

· Orduan, bidal ezazu norbait nahi duzun orduan, nik ezin dut denbora gehiago galdu, eta telefonoa eskegi zuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 20. orr.

Atzera-aurrera asko egin eta gero, eta denbora erruz galdu ondoren, [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 116. orr.

19 ikuskizuna galdu ikuskizuna huts egin. ik huts1 15.

Azpildar asko eta asko goizean goiz jaiki ziren, ez baitzuten Pellok iragarritako ikuskizuna galdu nahi. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 90. orr.

Azpildar asko eta asko goizean goiz jaiki ziren, ez baitzuten Pellok iragarritako ikuskizuna galdu nahi. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 90. orr.

Rivette sarjentak ere ez du ikuskizuna galdu nahi, eta Cartierrengana doa. Xabier Montoia   «Elektrika» - 75. orr.

20 ardi galdu ardi beltza.

Ardi galduaren antzo desbideratu nintzen (Sal. 25312

Joanes, ni protestant nauk, etxeko ardi galdu hura bezala. 25313

Ordena utzi dutenei, ez biezaie bihotz errukitsua itxi, ardi galduei bezala, jakinik zein indartsuak diren horrelako erorketak eragiten dituzten tentaldiak. 25314

Eta etxeko ardi galdua ikusten baduk, emaizkiok goraintziak neure partetik. 25315

Baina Jazintok bizimodu loturik nahi ez, nonbait: ez ardi galdua bezala, beti sasi berean kantari nahi ez duen zozoa lez baizik. 25316

Adinarekin, umeekin eta dibortzioekin, koadrila ez da izaten koadrilaren hondarra baino, eta ezin zorrotzegi portatu ardi galduekin. 25317

Ardi beltza, bertze ardiek begietan daukatena, baztertua, zokoratua, izurritea balu bezala, arnegata, iluna bertze guziak hain xuri direlarik, halere ez ardi galdua. 25318

21 ur galdu (orobat urgaldu g.er.) pl ipar ur zikinak.

Legezko ikerketa bat bazen preseski manatua ikusteko denak untsa eginak direnetz lantegi horrek ez gehiago bazterra kotsatzeko, usain tzar eta gaineratiko, eta bereziki horko ur galduentzat behar bezalako ixurgia plantan ezarria denetz. Herria   2001-05-17

Badugu Donibane Lohizunen, duela dotzena bat urte muntatua, herriak egina bistan dena, badugu ur galduen garbitegia. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 149. orr.

ur galduen tratatzeko auzogune hortan plantatu muntadurak berritu behar direlakotz eta obra horiek izaunen duteno ez delakotz Zenitzeko ondartzarat sartzerik izanen. Herria   2002-12-05

Ziburun, obra handiak akulatzen ari dituzte portuaren hegi hortan, gaitzeko hodiak ezarriz lurpez, urgalduen biltzea gatik. Herria   2001-04-05

Ur galduen hodi-sarea dena berrituz. Herria   2001-06-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adorea galdu (9); agintea galdu (11); ahalmena galdu (15); aita galdu (14); aldeaz galdu (14); aldiz galdu (26); alferrik galdu (185); alferrik galdu gabe (10); alferrik galdu nahi (20); ama galdu (13); apur bat galdu (10); arima galdu (10); arrastoa galdu (11); arreta galdu (22); artean galdu (36); artean galdu zen (13); asko galdu (112); asko galdu zituen (13); aspaldi galdu (27); astirik galdu (22); astirik galdu gabe (14); atzo galdu (13); aukera alferrik galdu (15); aukera bat galdu (11); aukera bikaina galdu (10); aukera galdu (120); aukera galdu nahi (13); aukera guztiak galdu (15); aukera ona galdu (9); aukera paregabea galdu (12); aurka galdu (169); aurka galdu ondoren (24); aurka galdu ostean (13); aurka galdu zuen (45); aurka galdu zuten (10); autoaren kontrola galdu (20)

babesa galdu (9); baina galdu (45); baina galdu egin (21); bainan galdu (9); baino gehiago galdu (18); bakarra galdu (37); bakarra galdu du (12); bakarrik galdu (13); balioa galdu (9); baloi galdu (15); baloi galdu zituen (9); baloia galdu (9); bana galdu (9); bat ere galdu (45); bat galdu (253); bat galdu du (33); bat galdu dugu (13); bat galdu zuen (40); batean bizia galdu (9); batean galdu (42); batek bizia galdu (27); batek galdu (22); batek galdu behar (12); batere galdu (11); batez galdu (16); batzuk galdu (32); begi bistatik galdu (12); begien bistatik galdu (12); beldurra galdu (11); bera ere galdu (14); berehala galdu (14); betiko galdu (36); bi galdu (26); bi partida galdu (15); bi partidak galdu (22); biak galdu (19); bidea galdu (11); bidean galdu (25); bigarren taldeak galdu (11); bikaina galdu (13); bistatik galdu (56); bizia galdu (258); bizia galdu du (15); bizia galdu dute (23); bizia galdu duten (12); bizia galdu zuen (37); bizia galdu zuten (94); borroka galdu (10); bost galdu (11); bozak galdu (11); burua galdu (117); burua galdu eta (9); burua galdu zuen (12)

da galdu (22); dena galdu (42); denak galdu (15); denbora alferrik galdu (34); denbora asko galdu (13); denbora galdu (71); denbora galdu gabe (10); denbora gehiago galdu (10); denborarik galdu (81); denborarik galdu gabe (39); denborarik galdu nahi (9); deus galdu (10); dirua galdu (9); ditu galdu (10); dolar galdu (11); du galdu (51); du partidarik galdu (9); dugu galdu (16); dut galdu (18); dute galdu (25); dute partidarik galdu (9); ederra galdu (9); edo galdu (34); egonkortasuna galdu (12); emaztea galdu (9); erabat galdu (44); erdi galdu (15); ere bizia galdu (10); ere galdu (234); ere galdu du (10); ere galdu dute (9); ere galdu egin (36); ere galdu egingo (11); ere galdu egiten (10); ere galdu gabe (29); ere galdu nahi (15); ere galdu zuen (11); errespetua galdu (10); esperantza galdu (14); eta bakarra galdu (9); eta bat galdu (14); eta bi galdu (15); eta galdu (198); eta galdu egin (70); eta galdu zuen (12); eta hiru galdu (11); eta konortea galdu (10); eta lau galdu (11); etxea galdu (10); etxean galdu (41); etxean galdu zuen (9); euro galdu (19); ez da galdu (9); ez ditu galdu (9); ez du galdu (38); ez dugu galdu (9); ez dut galdu (15); ez dute galdu (20); ez galdu (44); ez zuen galdu (28); ezer galdu (10); fedea galdu (16); finala galdu (52); finala galdu dute (9); finala galdu zuen (12); finalean galdu (13); gabe galdu (10); gaitasuna galdu (13)

galdu ahala (11); galdu al (17); galdu arren (82); galdu arte (47); galdu aurretik (22); galdu badu (15); galdu badu ere (9); galdu badute (14); galdu badute ere (12); galdu baino (29); galdu baino lehen (10); galdu bainuen (9); galdu baititu (11); galdu baitu (28); galdu baitute (12); galdu baitzituen (10); galdu baitzuen (36); galdu baitzuten (18); galdu barik (23); galdu bat (37); galdu batean (16); galdu baten (17); galdu batera (12); galdu bazuen (13); galdu bazuen ere (11); galdu behar (148); galdu behar ez (11); galdu beharko (11); galdu beharrean (9); galdu bere (12); galdu berri (18); galdu berria (10); galdu da (88); galdu dela (20); galdu den (22); galdu diat (12); galdu dik (11); galdu dira (54); galdu direla (15); galdu diren (9); galdu ditu (232); galdu ditu eta (15); galdu dituela (24); galdu dituen (23); galdu ditugu (41); galdu ditut (31); galdu dituzte (79); galdu dituzten (13); galdu du (514); galdu du azken (14); galdu du eta (17); galdu duela (76); galdu duelako (15); galdu duen (73); galdu duena (11); galdu dugu (81); galdu dugun (15); galdu duk (11); galdu dut (85); galdu dut eta (10); galdu dute (336); galdu dute bizia (13); galdu dute eta (11); galdu dutela (38); galdu duten (56); galdu dutenak (10); galdu duzu (29); galdu duzula (9)

galdu edo (33); galdu edo irabazi (9); galdu egin (666); galdu egin da (30); galdu egin dira (19); galdu egin ditu (29); galdu egin dituzte (11); galdu egin du (55); galdu egin dugu (11); galdu egin dut (15); galdu egin dute (18); galdu egin genuen (25); galdu egin nuen (12); galdu egin zen (41); galdu egin ziren (18); galdu egin zituen (16); galdu egin zuen (129); galdu egin zuten (73); galdu egingo (113); galdu egingo da (15); galdu egingo du (23); galdu egiten (166); galdu egiten da (33); galdu egiten dira (20); galdu egiten du (21); galdu ere (38); galdu eta (313); galdu eta gero (22); galdu etxean (10); galdu ez (110); galdu ez duen (13); galdu gabe (424); galdu genituen (17); galdu genuela (9); galdu genuen (57); galdu izan (28); galdu izana (70); galdu izanagatik (14); galdu izanak (36); galdu izanaren (31); galdu nahi (230); galdu nahi ez (44); galdu nahi izan (21); galdu naiz (12); galdu nituen (35); galdu nuela (18); galdu nuen (125)

galdu ohi (9); galdu omen (18); galdu ondoan (46); galdu ondoren (173); galdu ostean (96); galdu ote (16); galdu zela (15); galdu zen (165); galdu zen arte (12); galdu ziren (81); galdu zituela (18); galdu zituelako (11); galdu zituen (244); galdu zituzten (61); galdu zuela (83); galdu zuelako (19); galdu zuelarik (9); galdu zuen (1154); galdu zuen atzo (33); galdu zuen bere (14); galdu zuen eta (58); galdu zuen herenegun (14); galdu zuen jarraian (10); galdu zuena (19); galdu zuenean (19); galdu zuenetik (20); galdu zutela (36); galdu zuten (500); galdu zuten atzo (16); galdu zuten bizia (22); galdu zuten eta (35)

garrantzia galdu (9); garrantzitsuak galdu (9); gehiago galdu (52); gehiegi galdu (11); gero galdu (9); gerra galdu (33); gerran galdu (12); gizon galdu (12); gogoa galdu (16); gora galdu (14); guztia galdu (51); guztia galdu zuen (11); guztiak galdu (60); guztiak galdu ditu (11); guztiak galdu zituen (11); guztiz galdu (13); han galdu (9); haria galdu (10); hartan galdu (14); hau galdu (18); haurra galdu (10); hauteskundeak galdu (20); hiru galdu (23); hiru partida galdu (17); hiru partidak galdu (18); hirugarren partida galdu (9); honetan galdu (11); hor galdu (20); hori galdu (33); horiek galdu (10); horregatik galdu (12); horrek galdu (12); horrela galdu (9); hura galdu (31)

igandean galdu (11); ilusioa galdu (11); indarra galdu (78); indarra galdu du (21); indarra galdu zuen (11); inoiz galdu (16); iparra galdu (12); irabazi edo galdu (17); irakiarrek bizia galdu (12); irribarrea galdu (16); irribarrea galdu gabe (10); itsasoan galdu (10); itxaropena galdu (28); jarraian galdu (20); jokatu eta galdu (16); k galdu (13); kilo galdu (63); kilo galdu ditu (30); konfiantza galdu (33); konortea galdu (92); konortea galdu eta (10); konortea galdu nuen (10); konortea galdu zuen (29); kontra galdu (81); kontra galdu ondoren (12); kontra galdu zuen (21); kontrola galdu (63); kontrola galdu eta (12); kontrola galdu zuen (22); kordea galdu (22); lagunek bizia galdu (23); lagunek galdu (11); lana galdu (22); lanpostu galdu (11); lanpostua galdu (9); lasaitasuna galdu (9); laster galdu (9); lau galdu (19); lau partida galdu (12); laugarren partida galdu (12); lehen partida galdu (32); lekua galdu (17); lotsa galdu (10); maila galdu (36); miarritzek galdu (9); milioi euro galdu (14); milioi galdu (9); minutu galdu (22); minutu galdu zituen (10); minutuan galdu (10); nik galdu (9); nola galdu (25); non galdu (10)

ona galdu (22); oreka galdu (36); oreka galdu eta (12); oro galdu (18); oroimena galdu (9); osoa galdu (23); palestinarrek bizia galdu (9); paregabea galdu (12); partida bakarra galdu (14); partida bat galdu (18); partida galdu (201); partida galdu ditu (19); partida galdu du (26); partida galdu gabe (10); partida galdu ostean (9); partida galdu zuen (30); partida galdu zuten (13); partida guztiak galdu (10); partida jarraian galdu (14); partidak galdu (81); partidak galdu ditu (25); partidak galdu egin (18); partidarik galdu (68); partidarik galdu gabe (24); pasa galdu (51); pasa galdu zuten (45); pazientzia galdu (17); puntu galdu (20); segundo galdu (21); segundo galdu zituen (14); sei galdu (10); sekula galdu (15); semea galdu (9); senarra galdu (17); sinesgarritasuna galdu (15); soilik galdu (12); taldeak galdu (29); trena galdu (11); ugari galdu (10); urte galdu (20); zeharo galdu (10); zentzua galdu (18); zer galdu (30); zerbait galdu (12); zergatik galdu (15); zuen aukera galdu (19); zuen galdu (32)

alferrik galdua (21); ardi galdua (13); aukera galdua (9); bat galdua (32); begirada galdua (19); betiko galdua (10); burua galdua (11); dena galdua (22); denbora galdua (9); erabat galdua (21); ere galdua (28); eta galdua (12); galdua baitzuen (9); galdua bezala (9); galdua da (30); galdua dela (14); galdua du (30); galdua duela (9); galdua dugu (9); galdua dut (9); galdua dute (17); galdua eta (19); galdua genuen (14); galdua izan (16); galdua izango (9); galdua kanpo (9); galdua naiz (9); galdua nuela (12); galdua nuen (22); galdua zela (12); galdua zen (20); galdua zirudien (9); galdua zuela (34); galdua zuen (99); galdua zuten (32); guztia galdua (10); katebegi galdua (9)

ardi galduaren (9); denbora galduaren (15); denbora galduaren bila (11); galduak bezala (10); galduak dira (11); galduak zituen (22); galduaren bila (30); pauso galduen (11)

alferrik galduko (29); asko galduko (14); bat galduko (21); betiko galduko (9); da galduko (21); denbora galduko (9); erabat galduko (11); ere galduko (27); ez da galduko (17); galduko balitz (9); galduko balu (17); galduko da (32); galduko dela (10); galduko dira (28); galduko direla (13); galduko ditu (23); galduko dituzte (11); galduko dituztela (9); galduko du (64); galduko duela (19); galduko dugu (16); galduko dut (18); galduko dute (40); galduko dutela (22); galduko duten (11); galduko duzu (10); galduko ez (19); galduko luke (39); galduko lukete (9); galduko ote (17); galduko zuela (12); galduko zuen (21); guztia galduko (11); indarra galduko (14); lanpostu galduko (11); lanpostua galduko (12); laster galduko (9); maila galduko (14); partida galduko (9)

alferrik galduta (14); alferrik galdutako (20); artean galduta (16); aspaldi galdutako (12); aurka galduta (9); bat galdurik (9); bat galduta (17); batean galdurik (11); batean galduta (15); begirada galduta (13); burua galdurik (15); burua galduta (30); dena galduta (22); erabat galdurik (9); erabat galduta (35); erdi galduta (10); ere galduta (9); eta galdurik (10); eta galduta (27); eta galdutako (27); galduren bat (12); galdurik bezala (16); galdurik ere (14); galdurik eta (15); galdurik ez (9); galduta bezala (15); galduta dabil (11); galduta dago (27); galduta daude (13); galduta egon (13); galduta ere (43); galduta eta (21); galduta ibili (32); galduta ibiliko (12); galduta ikusi (9); galduta zegoela (11); galduta zegoen (21); galduta zeukan (10); galdutako denbora (26); galdutako partidak (10); guztiak galduta (9); guztiz galduta (9); iparra galduta (22); konortea galduta (17); kordea galdurik (11); partida galduta (14); zer galdurik (11)

bat galduz (13); bat galduz gero (9); galdutzat eman (40); galdutzat ematen (16); galdutzat jo (13); galdutzat jotzen (9); galduz eta (9); galduz gero (145); galduz geroz (11); galduz joan (19); partida galdutzat (12)

alferrik galtzea (45); bat galtzea (26); denbora alferrik galtzea (18); denbora galtzea (27); ere galtzea (14); eta galtzea (10); ez galtzea (64); galtzea baino (25); galtzea da (34); galtzea dela (10); galtzea ere (24); galtzea eta (27); galtzea ez (30); galtzea ez da (11); galtzea izan (12); galtzea izango (9); galtzea litzateke (12); galtzeak ez (11); galtzeak min (13); hori galtzea (10); maila galtzea (9); partida galtzea (13)

alferrik ez galtzeko (12); alferrik galtzeko (22); bat galtzeko (9); bizia galtzeko (13); burua galtzeko (13); denbora galtzeko (15); deus galtzeko (16); eta galtzeko (17); ez galtzeko (185); ezer galtzeko (14); galtzeko arrisku (18); galtzeko arriskua (59); galtzeko arriskuan (56); galtzeko aukera (13); galtzeko beldur (29); galtzeko beldurra (19); galtzeko beldurrez (22); galtzeko bidean (11); galtzeko deus (12); galtzeko eskatu (9); galtzeko eta (24); galtzeko ezer (9); galtzeko prest (16); galtzeko zorian (78); galtzeko zorian egon (9); konortea galtzeko (10); kordea galtzeko (9); kordea galtzeko zorian (9); maila galtzeko (17)

alferrik galtzen (122); alferrik galtzen ari (22); alferrik galtzen utzi (13); arima galtzen (9); artean galtzen (16); asko galtzen (41); asko galtzen ari (9); aukera galtzen (9); aukerarik galtzen (11); aurka galtzen (10); balioa galtzen (9); bat galtzen (67); beti galtzen (14); betiko galtzen (9); bidean galtzen (12); bistatik galtzen (13); bizia galtzen (28); burua galtzen (51); burua galtzen ari (11); da galtzen (30); dena galtzen (13); denbora alferrik galtzen (24); denbora galtzen (46); denbora galtzen ari (16); denborarik galtzen (12); dira galtzen (9); dirua galtzen (21); du galtzen (13); edo galtzen (15); ere galtzen (42); erraz galtzen (17); eta galtzen (55); ez da galtzen (14); ez du galtzen (11); ez galtzen (19); ezer galtzen (16); gaitasuna galtzen (12)

galtzen ahal (15); galtzen ari (356); galtzen ari da (55); galtzen ari dela (27); galtzen ari den (11); galtzen ari dira (29); galtzen ari direla (16); galtzen ari gara (13); galtzen ari zela (16); galtzen ari zen (41); galtzen ari ziren (15); galtzen bada (17); galtzen badu (48); galtzen badugu (25); galtzen badute (11); galtzen baitu (10); galtzen baitute (10); galtzen bazuen (9); galtzen da (100); galtzen dela (13); galtzen den (46); galtzen dena (13); galtzen denean (14); galtzen dira (40); galtzen diren (24); galtzen ditu (29); galtzen dituen (11); galtzen dituzte (19); galtzen du (163); galtzen duela (25); galtzen duen (39); galtzen duena (19); galtzen duenak (24); galtzen duenean (17); galtzen dugu (22); galtzen dugunean (9); galtzen dut (12); galtzen dute (94); galtzen dutela (17); galtzen duten (22); galtzen duzu (16); galtzen eta (40); galtzen ez (52); galtzen hasi (58); galtzen hasi zen (19); galtzen hasia (18); galtzen hasita (13); galtzen hasten (10); galtzen joan (30); galtzen utzi (25); galtzen utziko (10); galtzen uzten (13); galtzen zen (37); galtzen ziren (26); galtzen zituen (10); galtzen zuela (9); galtzen zuen (54); galtzen zutela (9); galtzen zuten (25)

ez galtzera (9); gehiago galtzen (12); guztia galtzen (22); guztiak galtzen (14); hori galtzen (22); hori galtzen ari (10); indarra galtzen (48); indarra galtzen ari (12); itxaropena galtzen (16); konortea galtzen (13); kontrola galtzen (10); nola galtzen (18); partida galtzen (10); pazientzia galtzen (18); sekula galtzen (11); zen galtzen (10); zentzua galtzen (10); zer galtzen (10); zuen galtzen (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus