Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitekor (79 agerraldi, 49 liburu eta 8 artikulutan; orobat maitakor 29 agerraldi, 14 liburu eta 9 artikulutan; Hiztegi Batuak maitakor baztertzen du eta maitekor erabili behar dela adierazten ) 1 izond maitasuna adierazten duena. (norbait)

Aita biziki maitekor bat izango baitzuen haurrak, eta nik senar lasai, adeitsu, bihozbera bat nire ondoan... Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 47. orr.

Emazte maitekor batentzat ez du batere erraza izan behar bere senarraren bihotzean lehenengoa ez dela inoiz izango jakiteak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 196. orr.

Batzuk harroak ziren, beldurgarriak, haserreari eusten ziotenak [...]; beste batzuk, aldiz, baketsuak ziren, maitekorrak, eta irribarre egiten zuten beren bilgarri garbiaren barrutik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 246. orr.

Horregatik idatzi nuen "nirekin maitekorragoa izatea nahi nuke" besterik gabe, "maitekor" hitzaren zentzu zehatza hartuko ote zuen duda egin nuen arren. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 373. orr.

2 (zerbait)

Hain zen bortitza nire ezpainak zure esku maitekorrean paratzeko gogoa. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 48. orr.

Musu bat eman zidan, musu leun, maitekor bat, masailean, ezpainaren ertzetik oso hurbil. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 171. orr.

Ramirok kolpe leun eta maitekor bat eman zidan ukabil itxiaz. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 99. orr.

Maitearen begirada maitekorra gehiago ez ikusteko arrisku egiazkoa. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 126. orr.

Gustuko zuen aitak keinu maitekor hori. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 8. orr.

Zaila dirudien arren, zergatik ez hartu broma maitekor bat bezala. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 186. orr.

Urtero irabazten genuen dominatxoa, eta atxikimendu maitekorra genion gure kirol-garaipen xume eta herrikoi hari. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 21. orr.

3 maitasuna sentitzen duena.

Eta hori gertatu zen maitekorregia zelako eta besteen mirespena behar zuelako. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 48. orr.

Sexua ona eta osasungarria da; maitekorrago, atseginago eta zoriontsuago egiten gaitu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 296. orr.

4 (adizlagun gisa)

Jonek eskutik heldu dio orain, maitekor. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 144. orr.

Zuk ere, zutik jarrita, tinko begiratu baizenidan, harrituta eta oso maitekor. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus