Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igitai 1 iz uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa, altzairuzko xafla kakotu batez eta eskutoki labur batez osatua.

Ukuiluetan argi fluoreszenteak, zoruan hormigoia eta paretan goldea, area, alferra, sega, laia eta igitaiak. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 124. orr.

Zenbait jende plazara agertu ziren aitzur, igitai, dailu eta sardeak ekarriz erasoari buru egiteko asmoz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 184. orr.

200 bat jauntxo aizkoraz, ganibetaz, igitaiez eta lantzaz hornituak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 67. orr.

Laborariak beren igitai eta sardeekin; ofizialeak, mailuz, marrazaz eta lanerako bertze lanabesez hornituak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 121. orr.

Etxera joan ziren lehendabizi, igitaiak eta eskuareak hartzera. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 51. orr.

Garai batean garia, igitaia hartu eta eskuz ebaki behar izaten zen. Belarra igitaiaz mozten, arratsa arte batere jan gabe. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 84. orr.

Baratzeko azaburu ederrenak mozten hasi zen igitai batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 146. orr.

Hartu igitaia eta ekin uzta-biltzeari. garia igitaiaz ebakitzen ziharduen gizaseme helduarekin. Elizen arteko biblia   Ap 14,15

Gariari igitaia noiz erantsiko kontuak ateratzen ibiltzen ziren puntuan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 255. orr.

Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Elizen arteko biblia   Is 2,4

Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uzta-aroa da eta. Elizen arteko biblia   Mk 4,29

Buruan urrezko koroa eta eskuan igitai zorrotza zituela. Hogeita bi elefantez eta gurpiletan igitaiak zituzten hirurehun gurdiz osaturiko gudarostea. Elizen arteko biblia   Ap 14,14

Igitai zorroztun gurpilek. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 201. orr.

· Plaza Gorrian igitaia eta mailu horiak dituen bandera gorria altxatuz abiatu zuten nazien porrota ospatzeko ekitaldia. Berria - Harian   2005-05-10

2 irud

Etxera ailegatu zinenean ekialdetik ilargiaren igitai gorria ateratzen ikusi zenuen. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 231. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Saltari trebeak ez zuen gerriko minik izango igitai-lanetan. ilargiaren igitai-kaxkoa edo talo xurixka. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 404. orr.

Emakume taldeak ere ageri ziren, berriketan, bularraldea urre koloreko xaflez apaindua eta burua igitai-ilargiaren itxurako diadema altxatu batez koroatua. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 117. orr.

· Garo-segak eta garo-igitaiak pikatu eta zorroztu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 347. orr.

4 igitaian egin igitaitu.

Nini pozik sentitzen zen: hainbeste denbora zen igitaian egiten ez zuela, eta nahiz eta nekazariaren lanik astunena izan, jorana eta guzti zeukan harena. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus