Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xenofobo 1 izond xenofobiari dagokiona.

Hori maiz konnotazio nazionalista eta xenofobo ohiko guztiekin egin duela. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 183. orr.

Adierazpen arrazista eta xenofoboak. Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Batzuetan lehergailuez betetako motxilak dira, beste batzuetan lokian tiroak, beste batzuetan jarrera xenofoboak, eta beste batzuetan, artistei egindako boikotak. Berria - Kultura   2004-04-02

Arrazakeriaren aurkako lege zorrotzenak ere ez ditu desagerraraziko gure baitan hain errotuak ditugun eskema xenofoboak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 49. orr.

Berria-k ez ditu, berez, eta estilo zuzenean, erabilera sexista, xenofoboa edo oro har, baztertzailea duten hitzak erabiltzen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 101. orr.

Zure iritziz, Sarkozyren proposamena xenofoboa da? Berria - Euskal Herria   2006-05-04

2 izond/iz xenofobia sentitzen duena.

Monumentuzaleak bezala jokatzen du [...] euskararekin inolako harremanik nahi ez duen hainbat jende xenofobok ere. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 53. orr.

Xenofobo eta antisemita itzela ere bada Baroja, judufobia birulento partikularrekoa bereziki. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 245. orr.

Horrela jokatzen dute hiriko señorito klasistek nekazariekin; horrela xenofoboek eta beste askok -fede oneko demokratak, tartean- euskaldunekin. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

xenofobo eta arrazistak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus