Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gale iz nahi bizia edo grinatsua.

Amodio izeneko hori ere ez da, honako, konparaburu txarra: eza, gabea eta gogoa, gura eta galea, ukanarekin eta edukitzearekin, "daukagunaren gogoa" izatera pasatzen da. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 266. orr.

Amodio eraikian ere, zure zale izango naiz, txit asko nahi dizut, baina ez naiz gaurgero zure gura edo gale. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 275. orr.

Eta lizunkeriazko bizioa da eta deitzen da lizun gose edo gale izatea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 88. orr.

Zeren jana eta edana gorputz barruan absorbatuak dira, eta, han toki jakinak betetzen dituztenez gero, aisa asetzen da ur edo ogi galea. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 293. orr.

Galea ere galdua dugu aspaldi horrena. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 144. orr.

Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

edo gale (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus