Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panpina (orobat panpiña g.er. eta panpin g.er.; Hiztegi Batuan panpin baztertzen da eta panpina erabili behar dela adierazten) 1 iz gizaki bat, batez ere haur bat, irudikatzen duen jostailua. ik andere; andrakila.

Gogoratzen dut, bakarrik gelditzen nintzenean, gelan sartu eta panpinekin jolastuz asko hitz egiten nuela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 391. orr.

Joan zitzaion panpinekin eta autoekin jostatzeko adina, baina berak panpina handi batean aurkitzen du babesa, inoiz izan ez duen amaren ordezko egiteraino. Berria - Kultura   2004-03-27

Umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 141. orr.

Olinpiak, ordea, trepeta mekaniko bat darama tripetan, Olinpia ez da panpina bat besterik. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 96. orr.

Demba altxatu eta komoda gaineko panpinei begira jarri zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 113. orr.

Barbie panpina lehertu zuten, eredu horrekin bat ez datozela adierazteko. Berria - Harian   2006-03-09

Maria panpina zen Alesentzat. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 91. orr.

Emakumeak kartoizko panpina zirudien bere kolorete biribil eta margo biziko soinekoaz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 57. orr.

'Panpinen etxea' filmaren grabaketa ekainean hasiko da. Berria - Kultura   2004-08-22

Telesaioko panpinei esker ikasi zituzten, hein batean, hizkuntza arrotzaren oinarriak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egun hartan, baina, panpina polit bat ekarri zuen, izeba Manolik urtemugan erregalatu ziona. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 43. orr.

Sex-shop batera joan eta panpina puzgarria erosi zuen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 51. orr.

Badira panpin abeslariak, negartiak, puzkertiak, kakatiak... Berria - Gaiak   2006-01-10

Espektroak ziren, alegiazko izakiak, nahita soilik agertzen ziren mamuak, panpina mekaniko malgukidunak. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 78. orr.

Pilota batzuk erabiliz, metro eta erdi luzeko egurrezko panpina lodi batzuk bota behar ziren, silueta margotu batzuk, zehazki. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 297. orr.

Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik, izugarri ongi egina, hori bai. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 26. orr.

Nahiago dut kanpoan geratu eta elurrezko panpin bat egin Arnold Matthews bezalakoa. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 69. orr.

Hasiak ziren kolpeka burukoekin, kuxinekin, pelutxezko panpinekin, horrekin guztiarekin. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 96. orr.

3 (erkaketetan)

Ume bat balaz josia, lehenago ordea gora botaka aritu dira SSetako batzuk, panpina balitz bezala jolasean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 223. orr.

Sutan zinen barrutik, zaplazteko bat joko zenidakeen gustura asko, sorbalda bietatik oratu eta trapuzko panpina bat bezala aurrera eta atzera astindu. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 127. orr.

Ez zuen sortzaile berekoi baten panpina ahul merkea izan nahi. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 95. orr.

Txalo jo eta hau, txalo jo eta hura, horrela ohituta zeuden; panpinak bezala erabiltzen gintuzten. Jokin Urain   «Errotarria» - 128. orr.

Ez al nintzen bada ordurako konturatu agure maingua panpina gaizto bat besterik ez zela? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 32. orr.

Tau panpina bat baino ez da izan Maccabiren eskutan, eta Gershonek ezarritako doinuan dantzatu beharra izan du. Berria - Kirola   2006-04-29

4 (emakume bat adierazten)

Panpina hura, Ellen, aurrean zuen hizketan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 410. orr.

Panpina hazi egin zen, eskolara joan, beste lagun batzuk egin zituen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 180. orr.

Batzuek "panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 306. orr.

Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman, bi musu ezarri zikidan eta, ahots hanpatuz, [...]. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 59. orr.

5 irud/hed

Agenterik gabe eta makilakada guztiak jasoko dituen panpinarik gabe... Berria - Kultura   2004-12-07

6 (aposizioan)

Gizon [...] profesionalaren emazte panpina, afariak apaintzen dituztenak, kremez eta masajeez eguneroko bizitza betetzen dutenak. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 42. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alice-k gaztaina-koloreko ile iluna eta panpin aurpegi leuna zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 438. orr.

Irribarre egiten zuen bere panpin ahoarekin, begiak argi. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 261. orr.

Perretxiko-orearen koloreko panpina-esku laburrak dilindan zituen alde banatan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 366. orr.

-Zertan habil?-nora hoa? faena erdian utzi behar al nauk? -protesta egin zuen Nano Zuriak, bere panpina-muturtxoa okertuz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 105. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Farmazietako gorputz giharren eredu-panpina, gorriz tindatua. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 263. orr.

9 (izenondo gisa)

Ermita panpin-panpina jarria da. Herria   2003-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus