Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galego [136 agerraldi, 22 liburu eta 46 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.685 agerraldi; orobat gailego 24 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan; Egungo testuen corpusean 179 agerraldi) 1 iz Galiziako hiritarra. ik gallego.

Galegoa dun, Granadara ezkondua, bertako emakume batekin. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 183. orr.

Trenbidean lan egiten zuen gailego baten semea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 101. orr.

Nonbait irakurri dut gailego jendea mistikoa dela edo (eta) idorra. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 220. orr.

2 Galiziako hizkuntza. ik galiziera.

Erantzunak beti galegoz emango dizkiot. Berria - Kultura   2004-11-10

Euskarak, katalanak eta galegoak gure artean merezi duten tokia aldarrikatzeko. Berria - Kultura   2004-09-15

Horietatik 49 lan katalanezkoak dira, 181 gaztelaniazkoak, 8 euskarazkoak eta 12 gailegozkoak. Berria - Kultura   2004-01-29

· 3 izond Galiziakoa.

Idazle galegoek zein zuhaitz duten kuttun, huraxe landatzen diete euren jaioterrian. Berria - Kultura   2004-09-23

Ama oldartu egin zitzaidan nire neskalaguna galegoa zela jakin zuenean. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 161. orr.

Gero, katedrala ingurura heldu aitzin (ez adiorik bat igortzeko elizari) liburu azoka batean gertatu naiz, liburu gailegoen azoka. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus