Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabartu, nabar(tu), nabartzen 1 da/du ad nabar bihurtu.

Ordurako kolore eztietan nabartua zen jendetzaren artetik igaro eta txilin-hots alaiko musikatara joan ziren. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 68. orr.

Kolore anitzez nabarturiko irudiek. Elizen arteko biblia   Jkd 15,4

Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik; eta hondar gogor eta bustiko alderdian plaia nabartuz, alfer itxuran denak: gizasemeak eta andereak, umeak eta inudeak. Txillardegi   «Putzu» - 318. orr.

Ezerosotasuna biziki areagotzen da kopuruz duen indarra gehitu eta kultur egitura nabartu egiten duenean atzerriko jendearen sarrerak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 253. orr.

2 ilundu-edo.

Ekiak soa nabartzen zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 308. orr.

Arratsaldea nabartzen ari zela, gizonak agertu ziren. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 130. orr.

Zuzi bat ikusten zen kaian jadanik nabartzen ari zen gauean. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 350. orr.

Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza, eta, hondo klaro horren kontra, badia inguratzen duten molkoak arre-nabartuz doaz ezari-ezarian kontrargitan. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 206. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Fonetikak erakusten zizkigun eboluzio luze eta zehatzak ez nituen aise segitzen, nahiago nituen sintaxiaren konplikazio nabartuak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus