Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiuskula 1 izond letrez mintzatuz, larria.

Letra minuskulak ez, maiuskulak bakarrik. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 114. orr.

M maiuskula oso m airosoa zelako eta t minuskula oso t irrazionala zelako. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 214. orr.

Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion, eta neskak beste paper batean izenpetu zuen, letra maiuskulekin: MONTSERRAT. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 152. orr.

2 iz letra larria.

Lerroen antolaketak eta maiuskula ugariek nahastu egin naute. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 102. orr.

Beheraxago, eskuinetarik, sartze haundi gaina biribildu batean, hiru hizki ez irakur errexak, maiuskula loretuetan, elgarri lotuak eta nahasiak, J B R, eta data bat, 1827: Jean-Baptiste Ricqbour-en monograma. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 40. orr.

Legea, gainera, ez letra etzanaz, maiuskula handietan baizik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 68. orr.

Egilearen abizenaren atzetik, komaren ondotik, egile horren izena dator (hori osorik edo soilik lehenengo hizkia maiuskulaz idatzita). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 374. orr.

Maiuskulen erabilera. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 118. orr.

· Zorionez, horretarako dago literatura: maiuskulaz idazten den historiak eta hedabideek ezkutatu dituzten gertakariak berreskuratzeko. Berria - Kultura   2004-05-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus