Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohatze [82 agerraldi, 31 liburu eta 8 artikulutan] 1 iz ohantzea.

Hala, ohatzean etzan nintzen eta berehala lo nengoen. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 68. orr.

Bi gizonek ohatze berean lo egin zuten, bikotearen haurrak beste ohatze batean lo zeuden logelan. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 231. orr.

Ohatze handiaren eta metalezko paretaren arteko pasabide estua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

Hura ohatzean izter-zabal etzateko adina denbora erabili nuen, neure burua arruntik biluzteko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 255. orr.

Ohatze bigun horri eskaintzen zizkion bere ordu eta pentsamendu guztiak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 79. orr.

Gogotik ahantziko naiz aterpetxeetako ohatze gogorrez. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 72. orr.

Ohatze moduko horretan etzan naiz. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 67. orr.

2 irud/hed

Kameliak are garestiagoak ziren, dozenaka iristen ziren azokara, kutxa batzuen barruan, goroldiozko ohatze batean paratuak eta kotoi orri batez estaliak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus