Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galerna (orobat kalerna g.er.) 1 iz itsas bazterreko haize bortitza edo ekaitza. ik galarren; enbata.

-Galerna dakar. 3231

Galerna ote zetorren? Txillardegi   «Putzu» - 54. orr.

Handik urte gutxira, 1890ean, berriz jo zuen galerna makurrak Kantauri itsasalde osoan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 145. orr.

Egundoko galernak jo omen zuen Kantauriko itsas-bazterrean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 145. orr.

Itsasoa oliotu egiten denean bezalako isiltasun hori plazan, galerna zetorren. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 53. orr.

16 txalupa hondoratu omen zituen galerna zorigaiztoko hark. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 145. orr.

2 irud/hed

Erreboluzioneko kalerna gaixto hori iragan zenean, aita Zarrote itzuli zen bakarrik Hazparnerat. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kalerna gau batez. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 145. orr.

Galerna-hotsak ere, enbata-zantzuak zabaldu ohi dira batzuetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 232. orr.

Galerna aurreko goibelduran. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 130. orr.

Jondoni Joaneko belarrak ere [...] bildu dira gau hortan, gero etxe- sartze gainetan ezartzeko edo kalerna egunetan erretzeko. Herria   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galerna (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus