Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salatzaile [122 agerraldi, 35 liburu eta 31 artikulutan] 1 iz norbait edo zerbait salatzen duen pertsona. ik salatari.

Zure salatzaileak datozenean entzungo dizut. Elizen arteko biblia   Eg 23,35

Nola izan zitekeen semea aitaren salatzaile? Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 158. orr.

Nik erantzun nien, erromatarren artean ez dela ohitura inor errudun jotzea, lehenbizi bere salatzaileekin aurrez aurre hizketatu gabe. Elizen arteko biblia   Eg 25,16

Auzi horrek ez du ohiko bide burokratikoa hartuko, ni neu izango bainaiz auzi-jartzaile eta salatzaile, eta ezin gezurtatuzko frogak aurkeztuko ditut. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 542. orr.

Auzia Wilderen kontra bihurtu zen, ordea, eta salatzailea "beste gizonezko batzuekin itsuskeriarik handienak egiteaz" salatu zuten. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 12. orr.

Salatua izan den anaia errugabea dela ikusten baduzu, zentzaraz gogor salatzailea eta guztien aurrean nabarmen utzi. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 788. orr.

Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra, baina ez azaldu inoren sekreturik. Elizen arteko biblia   EsZ 25,9

Lau lagun agertu dira okerkeria horien salatzaile. Herria   2004-01-29

140 salatzaileen arabera, ingurumenaren, pertsonen eta osasunaren aurkako erasoak egiteko eta kalteak eragiteko konplize izan dira erakunde horiek. Berria - Euskal Herria   2004-07-14

2 irud/hed

Doinua bera izaten da eten-hausteen salatzailerik behinena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 91. orr.

3 (izenondo gisa)

Hatz salatzailea Maria izenaren gainean zuela lo gelditu zela. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 125. orr.

Lautada isil eta mortu hura ahots salatzailez bete zen bat-batean. Berria - Kultura   2006-03-16

Zuzengabe mintzo den inor ez da oharkabean geldituko, justizia salatzaileak ez dio barkatuko. Elizen arteko biblia   Jkd 1,8

Filmak Good night, and good luck-en ildo salatzaileari jarraitzen dio. Berria - Kultura   2006-02-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus