Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igogailu iz eraikuntza bateko solairuetan gora igotzeko eta jaisteko erabiltzen den tresna.

Igogailua jaitsi berria zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 258. orr.

Astor hoteleko igogailuan gora egin zuten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 336. orr.

Igogailuak gora eta behera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 415. orr.

Inoiz ez zuen igogailurik hartzen, badaezpada ere. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 14. orr.

Ez zuen hartu igogailua; oinez jaitsi zituen, patxadan, lau eskailera-tarteak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 225. orr.

Igogailuan sartu, botoi urdina sakatu, eta hirugarren solairuraino heltzen naizenerako, bertan izaten dut izeko Margari beso zabalik. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 117. orr.

Uil etxe handira eraman nuen, igogailuan ibiltzera. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 87. orr.

Igogailuan sartu eta Lorategi Japoniarrera igo zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 213. orr.

Hesketa automatikoko igogailua. Txillardegi   «Labartzari agur» - 27. orr.

Igogailuan behera, gorakoan baino askozaz ederragoa iruditu zitzaidan Pantxo Rey. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 36. orr.

New-york-arren urgulua ziren beren 400 metroko goratasunarekin, minuta xoil batez heltzen zinela 110. estaian igogailuz. Herria   2001-09-20

Gauez atera eta etxerakoan igogailua hondaturik aurkitzen genuenean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 107. orr.

Izan ere, igogailua izorratu egin da, eta egoitza seigarren pisuan dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Igogailuetan erasotzen zien haurrei. alkateak agindu zuen igogailua berriki hasi dira eraikitzen Isaac Albeniz kalean. Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Igogailuko mutilak txokolate-koloreko uniformea eta letoizko botoiak zeuzkan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 147. orr.

ik igogailuzain. 3820

Caulfieldek prostituta eta igogailu-mutil makarrarekin. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 127. orr.

Igogailuko atetik begiratu eta koadro bi ikusi zituen lehenengo pisuan. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 178. orr.

igogailuko Ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 89. orr.

Eskailera gorantz kiribiltzen zen, igogailuaren zuloaren inguruan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 118. orr.

Zorigaitzeko egun batean, Amaia erori egin zen etxeko igogailuko zulotik behera. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 29. orr.

Perspektiba zorabiagarri batez igogailu-zulo bat marraztu zuenean, sei urte baizik ez zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espaziorako igogailuaren (3); igogailua hartu (14); igogailuan gora (3); igogailuan jaitsi (3); igogailuan sartu (10); igogailuaren zain (9); igogailuko atea (5); igogailutik atera (6); igogailutik irten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus