Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohazal (orobat ohe-azal) iz ohe esalkia.

Susie Thatcherrek, ohean deseroso etzanda, esku urdin eta hezurtsuak ohazal gainean ezarri zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 44. orr.

Biluzik geratu bezain laster ohazal azpira lerratzen da sator zulatzaile baten moduan, eta bizkarra ematen dio berari. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 35. orr.

Kearney jauna eztulak penatzen zuenean, lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 200. orr.

Oihal-zatiz eta adabakiz osaturiko Hagriden ohazalaren gainean zegoen luze-luze eginda. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 223. orr.

Umea ohazal urdin argi batean bilduta dago. Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams - 271. orr.

Biharamunean, ordea, ohe-azal bat hartu, uretan busti eta aurpegian ezarri zion erregeari Hazaelek. Elizen arteko biblia   2 Erg 8,15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus