Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txikizkari 1 iz txikizka salerosten duen merkataria.

Nagusiki inbertsiogile instituzionalei zuzendua izango den arren, txikizkariek ere izango dute aukera. Berria - Ekonomia   2004-10-12

Salgaiak biltegira sartu eta zuzenean saltzen zizkieten txikizkariei, norberaren ahalbideen arabera baina betiere kaxa, zaku edo fardelka. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 56. orr.

Fadesak 119na akzio esleituko dizkie eskariak egin zituzten txikizkarien hamarretik zazpiri, 12,60na eurotan. Berria - Ekonomia   2004-04-29

Cityko adituak kritiko agertu dira igoeraren aurrean, libera esterlinaren indarrak eta tasen igoerek manufaktura industria eta txikizkariei kalte egin diezaiokeela uste dute. Berria - Ekonomia   2004-02-06

2 (izenondo gisa)

Eskainitako akzioak halako 6,8 eskatu dituzte inbertsiogile txikizkariek. Berria - Ekonomia   2004-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus