Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerka (108 agerraldi, 37 liburu eta 18 artikulutan; orobat xeka 28 agerraldi, 3 liburu eta 19 artikulutan –guztiak Herria-koak-, eta txerka g.er.) adlag bila.

Sarri aita heldu zait xerka. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 73. orr.

Mundu eder eta zoragarri oso bat datorkit xerka, jadanik ez zaitut behar, Eñaut, jadanik ez dut gehiagorik behar. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 107. orr.

Hor ere autobusa jina zauku xerka, berekin duela Bernadette gure agentziako zerbitzari baitezpadakoa eta paregabea. Herria   2004-03-25

Prousten xerka ospetsua, denbora galduaren aurkako lehia. Berria - Kultura   2004-12-11

-Haurraren xerka nator -erran zion agur gisa. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 48. orr.

-Hasieran ez zegoen hain... ez zegoen hain... -errepikatu zuen, hitz egokiaren xerka iduri. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 137. orr.

Pierra, hoa ezkaratzean den pildagiaren xerka. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 11. orr.

Gero, gogaiturik, aparatuko eskanerra hegaz utzi nuen, zerbait interesgarriagoaren xerka. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 395. orr.

Bera ere ibilia baitzen Parisen, ogiaren xerka. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 57. orr.

Klitorisa ferekatzen hasi da, ailegatzear dagoen orgasmoaren xerka. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 47. orr.

Marmarioa plazara iritsi zenean, guardia zibilek, Vicentek eta inguruko guztiek burua harantz jiratu zuten, iristen ari zen hotsaren xerka. Jon Maia   «Riomundo» - 58. orr.

Zoaz, beraz, Indiara, andregaiaren xerka. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 102. orr.

Ekuazio baten xerka akaso, zeinen osagaiak askotarikoak ziren: kaioak, tamarindoak, olatuak, jendea, ostertza... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 187. orr.

Gizonaren ahoa itsumustuan ari zen masaila batean, sudurraren azpian, emakumearen ahoaren xerka, irrikatsu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 375. orr.

Zuen gizonen xerka hasi zara Mazellaren laguntzaz. Xabier Montoia   «Elektrika» - 156. orr.

Erran dizut ezen bakearen eta soseguaren xerka ibili nintzela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 601. orr.

Langintza gogorra zen itzalen xerka ibiltzea. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 29. orr.

Igorri norbait xerka. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itzalen xerka (3); xerka hasi (6); xerka ibili (3); xerka joan (3); zure xerka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus