Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbabide 1 iz salbatzeko bidea.

Geldi eta lasai egotea da zuen salbabidea; patxada eta konfiantza, zuen indarra. Elizen arteko biblia   Is 30,15

Baina kinkarik larrienean ageri ohi da salbabidea. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 23. orr.

Nahi zuen gordeleku hartaz haratago pentsatu, atera espirituz zulo hartatik eta sinetsi salbabidean zegoela, bizitza luzea izango zuela heriotzari ihes egin ondoren, eta eutsi egin behar ziola. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 271. orr.

Ezetz esaten diot neure buruari gogor, tinko, badagoela oraindik salbabiderik Nemesiorentzat, ate asko dagoela, irtenbide ugari, ezin dudala hain erraz amore eman. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 106. orr.

Kristautasuna herrientzat salbabidea izan behar zela irakatsi zuelarik alabaina Añoveros Bilboko apezpiku jaunak, mezu horrek harrotu zituen bazterrak. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 167. orr.

Zu zara gure salbabide bakarra. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 125. orr.

Aurrera egin behar dute, ez baita bertze salbabiderik. Herria   2005-10-06

2 salbabide izan du ad

Hori bera izango dut salbabide, sinesgaberik ezin baita haren aurrera aurkeztu. Elizen arteko biblia   Jb 13,16

Neure gorputz-arimen naufragio hartan haiek bainituen nik ohol eta salbabide. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 492. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus