Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

natibo 1 izond sorterrikoa, jaioterrikoa.

Hiztun natiboek osatzen dute hizkuntzaren gunea, eta gune horixe da une honetan indartu behar duguna. Atzerriko hizkuntzak ikasten ditugunean, beti izan ohi dugu kontuan irakaslea natiboa den ala ez. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 209. orr.

· 2 iz sorterriko, jaioterriko pertsona.

Hegoafrikako eta Australiako natiboen umeei ere horrela deitzen zitzaien. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 85. orr.

Amerika konkistatutakoan, primitibismoak bere lekua aurkitu zuen: natibo amerikarrak "primitibo prestu"aren lekua hartu zuen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 299. orr.

Lekuaren bazterrekotasunak eta klimaren eta lurraren lakarrak bertara jende tipo bat erakarri duelako: menturazale, sakats, gerraria, natiboekin urtu dena. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus