Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

objektibo1 (orobat objetibo g.er.) 1 izond aurreiritzien, ikuspuntuen, interesen edo zaletasunen mende ez dagoena.

Analisi subjektiboa eta analisi objektiboa. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 225. orr.

Gure azken helburua, aurkeztutako gramatika bat ebaluatzeko, eta proposatutako beste gramatikekin erkatzeko bide objektiboa eskaintzea da, ez intuiziozkoa. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 82. orr.

Biek erabiltzen dituzte zifrak, datu eta estatistika objektiboak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 42. orr.

Datua argia da, objektiboa: 2004ko edo 2005eko salaketa judizialik ez dago. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Datu objektiboen fidagarritasuna. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 163. orr.

Arrazoin material eta objektiboetan oinarriturik. Herria   2002-12-26

Zientzialarien artean "ikertzaile" gisa onartua izateko bete beharko liratekeen baldintza objektiboak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 119. orr.

Izan ere, inork ezin zezakeen orri haietan idatzita zegoena estimatu ahal izateko moduan ulertu, eta ez zuten balio objektiborik ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 75. orr.

Badira, gainera, portaera hori elikatzen duten arrazoi objektiboak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 205. orr.

Idatziari tonu objektibo bat eman nahi zion, eta lortu zuelakoan zegoen. Iban Zaldua   «Traizioak» - 51. orr.

Ezin dira mitoak distantzia objektibotik ikusi, norbera mitotik libre egon. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 87. orr.

Zientzia objektibotik erlijio metafisikora ihes egitea. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 91. orr.

Zientziaren egia objektiboa, ala subjektu konprometituak bizi izan duen esperientziaren egia? Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 128. orr.

Oraingoz teoria soziologikoaren maila objektiboa gailendu ez duen erlatibizazio ahalegin horretan jarrera antidogmatikoa ere ageri da maiz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 36. orr.

Modu objektiboan, faltsua da Lurra leuna dela esatea, Colonen garaiaren aurretik bada ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 106. orr.

"Barruan" egon nintzen bitartean, ezintasun objetiboari asmamena gainditzen zitzaion. Txillardegi   «Labartzari agur» - 138. orr.

Errealitatea ez da objektibo eta monolitikoa; errealitatea, funtsean, jasotzen eta ezagutzen den modukoa da. Berria - Kultura   2004-06-16

Zientzia ez da objektiboa eta sinesmenetan oinarritzen da, ez froga enpirikoetan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 169. orr.

2 pertsonez mintzatuz, objektibotasunez aritzen dena, alderdikerian erortzen ez dena.

Bestalde, arbitro objektiboa askotan parte ere izaten da, eta bekaizkeria pertsonal zein profesionalek ere eragin dezakete. Berria - Gaiak   2006-01-19

Behatzaile objektiboari agerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ez dut esango. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 175. orr.

Objektiboa izan nahi du, baina kloratita darama hitzetan. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 36. orr.

Liburu guzia autobiografikoa izanagatik, zinez objektiboa nahi du izan egileak eta, horrengatik sartu duke, menturaz, "bazter" hitza bere tituluan: bazterretik hobeki ikusten ohi baita, alabaina edozein gertakari. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 11. orr.

Zu ez zarelako hotza, ez zarelako guztiz objektiboa, zu subjektu bat zarelako eta, beraz, subjektiboa. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 416. orr.

· Guggenheimen, Oteiza objektiboa dago; dena da zuri, distantzia badago, abstraktua da ingurua. Berria - Kultura   2004-12-18

3 objektuei dagokiena.

Objektiboak objektuak baino ez dira. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 284. orr.

Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula, eta hala mendera dezakegula. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 10. orr.

4 (filosofian)

Propietate lehenak objektiboak dira; bigarrenak, berriz, subjektiboak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 178. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu, lehen eta hirugarren pertsonaren arteko asimetria epistemologikoan oinarritzen dena, hain zuzen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 188. orr.

Oinarri objektibo hori Inperatibo Kategorikoaren bitartez formulatuko du Kantek. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 201. orr.

Ezinezkoa da benetan ideia transzendental hauen dedukzio objektiborik eskuratzea, kategoriez eskuratu ahal izan genuenaren moduko dedukzioa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 150. orr.

Jainkoan datza, ibilera ontologikoa esan genezakeenean, arrazoimenaren edo metodoaren bermea, hau da, argi eta berezi ezagutuaren balio objektiboarena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 80. orr.

Errealismo morala, nolabaiteko errealitate moral objektibo bat existitzen dela defendatzen duen ikuspuntu metaetikoa da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 210. orr.

· Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 188. orr.

· Honezkero, ordea, ez objektibo eta ez subjektiboa, Naturarik gabe gaude, edo metafisikarik gabe. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 103. orr.

5 ez-objektibo

Azken urte hauetako teknologia berriekin, gainera, lana erraztu da, nahiz eta betidanik argazkilaritza ez objektiboa izan. Berria - Kultura   2004-05-02

Ezin da frogatu artelan oro imitatzailea dela (musika eta pintura ez-objektiboa ez dira imitatzaileak), ezta emozioak adierazten dituela ere (diseinu formalek ez dute emoziorik adierazten). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus