Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiztasun 1 iz zerbaiten gertaldien edo agerraldien kopurua. ik frekuentzia.

Erregistratutako pertsona guztiek maiztasun jakinarekin jasotzen dute Basque Researchekoek zabaltzen duten informazioa. Berria - Gaiak   2006-01-10

Garraio publikoak zerbitzu egokia, azkarra eta maiztasun handikoa eskaini behar du . Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Euskaraz maiztasun handikoak direla igurzkari /afrikatu txandakatzeak. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 25. orr.

Gorputzek maiztasun ezberdinetan dar-dar egiten dute gorputzaren neurri, forma eta gaiaren arabera. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 72. orr.

"... hauskor bat ikusi nuen" testuinguruan, "balea" eta "du" hitzek maiztasun bera izan lezakete (hots, zero) hiztun baten hizkuntz esperientzian. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 35. orr.

Mozkorkeria ez zitzaidan bihurtu maiztasun handiko ohitura, are gutxiago osasun-arazo, bizio edo menpekotasuna. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 105. orr.

Era guztietako testuak azaltzen dira, hilabeteroko maiztasun laxoan emanak. Jokin Urain   «Errotarria» - 136. orr.

Mutazioen maiztasuna igoarazi, bakoitza atzeman eta, ahal izanez gero, hautetsi beharra dago. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franįois Jacob - 59. orr.

Gertagarria [...] eta gertagaitza [...] ez dira, berez, izatez, diferenteak; maiztasunean datza aldea, soilik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 30. orr.

Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 64. orr.

2 fisikan, aldizka jazotzen den gertakari baten gertaldien edo zikloen zenbatekoa denbora unitateko (maizenik segundoko).

Hots-uhinaren maiztasuna handitu ahala, hotsa garaiagoa irudituko zaigu eskala musikalean, maiztasuna jaitsi ahala, berriz, baxuagoa. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 91. orr.

Uhinaren maiztasuna uhin hori sortu duen mugimenduaren lastertasunaren araberako da. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 110. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 45. orr.

Leiho obaletik hurbilen dagoen mintz basilarraren aldeak maiztasun altuei erantzuten diela, eta urruneneko aldeak, berriz, maiztasun baxuei. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 116. orr.

Uhinen maiztasun gero eta txikiagoa, gero eta urrunago iristen da, ehunka edo milaka kilometrora. Berria - Gaiak   2004-11-03

Giza belarriak, nolanahi ere, 15 Hz eta 15.000 Hz bitarteko maiztasunei erantzuten die. Presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa. Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 119. orr.

Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 92. orr.

Maiztasuna 2.000 Hz (organo baten nota garaiena) baino apalagoa bada, buruaren diametroa baino (17 cm) handiagoa da soinuaren uhin-luzera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 114. orr.

Hotsaren osagaiak maiztasun eskalan (behetik gora) eta denboran zehar (ezker eskuin) erakusten dituen irudia da espektrograma. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 75. orr.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 82. orr.

Hotsa irristaritzat hartzen da, formanteen maiztasun-balioak eten gabe aldatzen direnean denboran zehar, eta bokaltzat, formanteak egonkor direnean. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 65. orr.

Gainera, badaude maiztasun harmonikoak, oinarrizkoaren anizkoitz osoak. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 149. orr.

Hots uhin konplexu bat osatzen duten osagai indartsuenak maiztasun multzoetan biltzen dira. Lourdes Oņederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 90. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuntz bakoitzak bere erresonantzia-maiztasuna du eta soinu egokia iristen zaionean hasten da mugitzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 115. orr.

Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 140. orr.

Bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 178. orr.

Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori [...]; eta argi jarraitu bat pertzibitzen da orduan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maiztasun handiagoz (3); maiztasun handiko (6); maiztasun handikoa (6); maiztasun handiz (5); maiztasun jakin (4)

oinarrizko maiztasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus