Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maizter 1 iz baserri, lur, etxe edo bizileku bat errentaren truke hartzen duen pertsona. ik errentari; etxetiar.

Bilintxen bertsoak maitasunezko elkarrizketa bat ziren, baserri baten jabearen eta maizterraren alabaren artekoa. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 107. orr.

Etxea alokatzen saiatu ei zen, altzariekin batera, baina presaren presaz maizterrik aurkitu ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 301. orr.

Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 25. orr.

Maizter haiek utzitako etxera artista pintore bat etorri zen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 50. orr.

Askotan gertatzen zen, maizter hispano edo beltzak bota edo botarazi eta, ondoren, luxury apartments for sale zioten iragarkiak jartzen zituzten The New York Times egunkarian. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 189. orr.

Mickevicius kondeak lur-sailak zituen hiritik kanpo, baso puska bat ederra ere bai, maizterrei utzia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 120. orr.

Gelatxo ilun bat eta sukaldea, bigarren estaian; eta komuna eskaileran, gainerako maizterrekin amankomunean. Txillardegi   «Putzu» - 302. orr.

Urtean behin etortzen zitzaizkion maizterrak zorrak ordaintzera. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 169. orr.

Horixe da funtsean Pedro Páramoko jende gehienaren egoera: jauntxoak maizter -edo morroi- izatera (edo alde egitera) kondenatzen duen herri oso batena. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 14. orr.

2 (hitz soila aditz baten ezkerrean)

Luisa, emaztea, bere lurretan gorderik zegoen, maizter zuen errotari baten etxe txiki politean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 132. orr.

Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 59. orr.

Alemanian, adibidez, besterik gertatzen da: herritarren erdiak maizter bizi dira; horietarik %56, babestuta. Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Diru-egoera penagarri hura behinik konpontzea nahi omen zuen batzordeak, eta [...] maizter bizi ziren langileei etxeen jabetza sikiera emateko eskatu zuten. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 86. orr.

Aberastasun gutxi eta amets asko zituen lorezainen familia batean maizter hartu zuten behin marinel bat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 143. orr.

3 irud/hed

Giza marmaria urrundu arte egon nintzen hor, azpian nuen hilobiko maizterren zerrenda irakurtzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 398. orr.

Bien bitartean, armairuko maizterrak hiru egun eta hiru gau pasa zituzten han berean, jatekorik eta edatekorik gabe. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 245. orr.

Komunikazio ezinaren herdoila sartu zela maizter geure ahoetan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 158. orr.

Handik aurrera nire kemenen maizter izango nintzen: ez nion ezer zor izango inori, neure buruaren jabe izango nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 169. orr.

Gero eta joago nengoen, trenpe txarraren maizter. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Prest zegoela, esan zion, baita maizter-zorrak kitatzera ere, baldin neskak, lotara bertan gelditurik, konplitzen bazituen indianoaren gutiziak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 99. orr.

· Esaterako, klimarena eta aztura batzuen aldea salbu, edonongo lur-maizterrena dela mundu eta hizkuntza berezi hori. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maizter bizi (3); maizter izango (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus