Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galgarri 1 izond galtzen, hondatzen duena, galbidera daramana.

Pozoinik galgarrienaz. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 180. orr.

Antza denez, irakurgai galgarriak lerratu dira testuan. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 163. orr.

Monika ere sosegurik aurkitu ezinik ibiltzen baitzen etxean barrena, sukar antzu eta galgarri baten mendeko. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 129. orr.

Gaitz galgarriz, sukarrez eta hanpaduraz joko zaituzte. Elizen arteko biblia   Dt 28,22

Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik eta izurri galgarritik. Elizen arteko biblia   Sal 91,3

Indar galgarriek ezin dute erabat nagusitu ez bizia betiko ehortzi. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 129. orr.

Poliziak eta mediku ustel batzuek, onartu ez ezik, suspertu egiten dute ohitura galgarri hori. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 85. orr.

Mojek nire gurasoei esan zieten oso ideia galgarriak hedatzen ari nintzela eta kaltegarria nintzela nire ikaskideentzako. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 180. orr.

Ahanztura aktiboak birrindu egiten omen ditu oroitzapen galgarrienak. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 63. orr.

Obsesio galgarria. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 80. orr.

Erlatibismo arras galgarria horixe. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 143. orr.

Harkaitz, ganbera, arkupe, zulo eta leize labirinto galgarri baten erdian, Nik okerrarazi nuen bere egiazko sinestetik [...] gezurrezko sineskeria galgarrietara. izpiritu frantsesaren menpetasun galgarritik askatu eta izpiritu alemanera hurbildu nahi du. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 65. orr.

Horrekin ez dut esan nahi bizimodu galgarria zenik. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 35. orr.

Bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 11. orr.

Neurri haiek kaltegarriak ziren eta are galgarriak ere interes pribatuentzat, baina behar-beharrezkoak egoera larri hartan. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 95. orr.

Aldez aurretik asmatutako gezurrak babesgarri eta etsaientzat galgarri gerta zitezkeen eskutitzak sakeletan. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 46. orr.

Bergara baketsutik Eibar galgarrira eramango zutela. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 32. orr.

Gizon hau guztiz galgarria dela ikusi dugu. Elizen arteko biblia   Eg 24,5

2 (hitz elkartuetan)

Barabako eguraldi osasun-galgarriaren ihesi. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 240. orr.

Hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 91. orr.

Hilketa arrunt, itsusi eta nardagarri bat zela, eta ez liburu eta nobeletan agertzen diren amodio-istorio irudimen-galgarria. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galgarria (3); gaitz galgarria (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus