Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerra 1 iz adkor zerbaitetatik bereizten den zati luze, zabal eta mehea.

Oholaren mutur batean, haren aurrean, xerrak ebakitzen ari zen kontu handiz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 110. orr.

Hiru koilarakada gurin mardul-mardulak bota zituen Ruche jaunak, lehenengo xerra zartaginean jarri baino lehen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 180. orr.

Arasaren goiko apalean paperez bilduta zegoen hirugiharretik lau xerra hartu zituen. Josu Landa   «Odolbildua» - 34. orr.

Zartaginean, bost xerrak egosten; eltzean, berriz, tipulatxak urtzen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 184. orr.

Bi tipulatx xerratan moztu -malkorik isuri gabe oraingoan ere-, basobete olioa eltzera bota, eta sua egokitu zuen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 182. orr.

Neskari uzten dio txanpinoiak xerratan ebakitzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 22. orr.

-Libra erdi bat soltxitxoi, xerretan ebakia. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 96. orr.

Varsovian xerretan mozten zuten gurina, puska handi batetik, zerraz. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 126. orr.

Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 109. orr.

Tea, esnea, gurina eta marmelada, xerra bat urdaiazpiko eta ogia. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 186. orr.

Ogitartekoa ireki eta lau xerra mortadela zenbatu ditu. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 33. orr.

Bost xerra txistor edo errefauak edo izkirak edo apioa saltsan, erretilu bat. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 178. orr.

Bost xerra zekor-zangar jarri zituen mahai gainean Ruche. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 180. orr.

2 (izenondoekin)

Xerra mehetan ebaki. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 181. orr.

Ahalik eta xerra mehenak, zera. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 131. orr.

Amak umeari ogi puska eman eta xerra mehe-mehe bat besterik ez zuen pikatzen beretzat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 68. orr.

Ogi-xerra xigortu batzuk jan eta kafe bat hartu nuen. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 47. orr.

Zenbait minutu geroago, berdintsu egin zuen bigarrenez atera zizkiguten xerra errusiar zigortuekin. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 331. orr.

Pixka bat gerturatuz gero, ikusten zen xerra luze lodi berdinetan ebakirik zeudela. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 144. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urdaiazpiko xerra-erdi bat jango dut. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 60. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lasai zegoen, ogi xerrak jaten zituen, irribarre egiten zien emakume guztiei. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 235. orr.

Hozkailua ireki eta gasna xerra bat brast! ebaki nuen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 26. orr.

Eltzearen gainean tipula xerrak pikatu berriak zituen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 131. orr.

Rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 350. orr.

Goi-goian zuen tomate xerra askatu eta zabal-zabal eroria zen, gorria gorriaren gainean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 133. orr.

Legatz xerra batzuk oliotan frijituak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 125. orr.

Han jarri nahi baitzituen urdaizpiko-xerrak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 133. orr.

Xingar xerra eta arrautzak azietan pausatu zizkion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 58. orr.

Berak ebakitzen ditu kebab-xerra meheak suaren inguruan bueltaka ari den haragi-puska handitik. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 61. orr.

Tailarinak eta haragi-xerrak eskatu zituzten. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 92. orr.

Bada, eraman ezazu mingain bat, edo txerri buru puska bat, edo urdaiz beteriko txahalki xerra bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 108. orr.

Ondoren, idi xerrak baratxuri saltsarekin. Berria - Kirola   2004-01-13

Odolki hotza, saltxitxoi xerrak, txerri okela gazitu puska bat. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 264. orr.

Eta menbrilo-xerra batzuk, mehe-meheak urdailari lagundu eta jan-ondo ona izan dezan. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 179. orr.

Haragi puskak, ehiza xerrak, arrain buruak edo isatsak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 333. orr.

Bitarte hartan, gaizkata-xerra onduak jan zituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 115. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Urdaiazpiko egosi xerra lodiak ogi artean. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 34. orr.

Soldaduaren zaku mailatua zopa urtsua eta tipula-buru biguna dituela, ogi beltz-xerrari lagun egiten. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 61. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Arratsean, urdaitegitik igotzen zelarik, saltxitxa zatiak, gibel pate xerrak, urdai azal paketeak ateratzen zituen bularretik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 266. orr.

Oheratu baino lehen, eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea, ogi poxi batez lagundurik, ohitura sakratua bilakatua zitzaidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 10. orr.

7 haragi xerra.

Fideo-zopa bat, xerra bat, fruta bat. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 230. orr.

Serio bazkaltzen zuen, lasai, axola ez zitzaiola zer xerra mota jaten ari zen, baldin bazen, inongo zalantza-izpirik gabe, xerra bat plantxan egina. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 248. orr.

Xerra patatekin, ardoa gaseosarekin, flana mantekaduarekin. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 74. orr.

Amerika... -esan zuen altzairu leunduzko aizto batez ondo piperraustutako xerra lodi eta gutxi egindako hura ebakitzen zuen bitartean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 392. orr.

Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 203. orr.

Jantokian gelditu dira umeak, xerra jaten. Berria - Harian   2005-10-28

Orain ezagutuko ez nukeen etxekoandreak ateratzen zizkigun xerra pusketak ditut gogoan, eta Joxeaustin. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gasna xerra (11); gasna xerra bat (4); haragi xerra (4); ogi xerra (30); ogi xerra bat (7); tomate xerra (4)

xerra bana (4); xerra mehe (5); xerra mehetan (4); xerra on bat (3)

haragi xerrak (3); ogi xerrak (5); saltxitxoi xerrak (3); xerrak ebakitzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus