Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohelagun (3 agerraldi, 3 liburutan; orobat ohe(-)lagun 3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; Hiztegi Batuan ohelagun agertzen da) iz norbaitentzat, berarekin ohe berean dagoena; bereziki, berarekin ezkontzatik at sexu harremanak dituen pertsona. ik ohekide; ohaide.

Oihu zorrotza egin zuen eta hortaz, jakina, ohelaguna esnatu. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 183. orr.

Argi ikusten zuen euliari hego bat kentzeko ere gai ez zelako itxura ematen zuen maltzurraren beste ohe lagun bat gehiago izan zela emakume hura. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 124. orr.

Gogora ekarri zuen lo eskaseko ohelagun izan berri zuen neskatxatxoa. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 145. orr.

Ohe-laguna duela ematen du-eta! Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 149. orr.

Edo ohelaguntzat eduki nazaten nahi badu, berdin. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 263. orr.

Ez zuen ez jaten, ez lorik egiten, ez eta ere arrabitaren (luth) kantua gehiago gozatzen, are gutiago ohe lagunen konpania jasaiten. Herria   2005-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus