Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerrada iz xerra.

Xerrada ekonomiko hau, nonbait, txahala txiki-txiki egin eta dena zatitu ondoren gelditzen diren hondarrekin egindako anabasa bat da. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 41. orr.

Beraz, diote egunkariek, ez da xerrada bat, industri-prozesu baten bidez zati ezberdinak josirik egindako mondongo zaztar bat baizik, begien aurretik ilunpetan eta azkar-azkar pasaz gero xerrada dela pentsa litekeen arren. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 41. orr.

Etorkizuna infragastronomikoa omen dator beraientzat, eta xerrada ekonomiko hori ez ei da Chavez eta bere ingurukoen erretratu zehatz bat baizik, anabasa nazkagarri bat alegia. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 42. orr.

Beragatik, mendiak hartu eta ri-rau altxatzeko trebe sentitzen nintzen; beragatik, nire txitxiak xerradatan ebakiko nituzke; beragatik, su motelean erre nintzaten utziko nuke. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus