Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galgatu, galga(tu), galgatzen [46 agerraldi, 20 liburu eta 12 artikulutan; Egungo testuen corpusean 254 agerraldi] 1 du ad galgaz geldiarazi. ik balaztatu; frenatu.

Keinu lasaiak egin ditu autoa galgatzean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 121. orr.

Autobusa bat-batean galgatu eta aginduak emanez ahots bat entzun dut kanpoan, eta kobratzaileak eta gainontzeko bidaiariek jakinarazi didate: ibilgailuan bidaiari judurik balego, jaitsi egin behar du. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 51. orr.

Ziplo galgatu eta gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 96. orr.

Gurpila galgatzen ikusi zuen senarra. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 95. orr.

Gasolindegiaren argi zuri biziagotik ehunen bat metrora dagoelarik motorra galgatzen hasi da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 18. orr.

2 irud/hed

Hitzok ordura artean munduaren ardatza galgaturik ukana zuen ziria askatu izan balute bezala. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 80. orr.

Kezkak nire urratsak galgatzen, ordea: non deabru zebilen Kristina? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 228. orr.

Mingaina galgatzeko. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 145. orr.

Ni iritsi nintzenean, dezentez galgatua zen ordurako egoera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 102. orr.

Hemen gauza guztien biziak geratu egin behar du, hemen naturak bere indarrez hazkundea galgatu egiten du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 159. orr.

Materia kopuruak batzuetan gorputzean eta gorputzadarretan zehar biratu egin behar izaten du eta, aurrera jaurtia izan bada, galgatu eta atzerantz lasaitu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 113. orr.

Antionkogeneek, berriz, hura galgatzen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 99. orr.

3 galgaren bidez orekatu.

Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 74. orr.

4 irud

Aita jaikitzerakoan konturatzen da gertatuaz, zigorgailuak prestatzen ditu eta gogor zigortzen, edarian hartutako gehiegizko plazerra neurri batean tristurak galgatu arte. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galgatu eta (4); galgatu zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus