Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiztu, maiz(tu), maizten 1 da/du ad maiz gertatu edo gertarazi.

Ibaien edo erreken mehegunetan ugaritzen eta maizten zen animalien pasabidea. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 171. orr.

Hortik aurrera, arrakasta maiztu zuen, hainbat gorabeherarekin, jakina. Berria - Kultura   2006-01-17

2 zerbait, maiz erabiltzeagatik, hondatu edo higatu.

Aberdeen-en, 1714an, Pope-ren Iliadaren sei liburukien harpidedun egin nintzen; baita atsegin handiz maiztu ere liburuok. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 129. orr.

Jantzitzat, soin argal eta haurgintzak maiztua estaliz, burusi bat, izuaren asalduan atzemana... Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 103. orr.

Hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. hitzek ez dute askorik balio, erabiliaren erabiliaz, maiztu egin dira, desaktibatu egin ditugu. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 57. orr.

Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 48. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ezagunak egiten zitzaizkidan gizon haren ibilera urduria, haren betaurreko borobil distiratsuak, baita larruzko maletatxo maiztuari heltzen zioten esku luzeak ere. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 88. orr.

Lotsatu egiten baitzen bere soineko xahar maiztuekin. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 207. orr.

Gorbata maiztua askatuta zeukan. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 103. orr.

Lihozko maindireak, sekula erabili gabeak batzuk, eta bestetzuk, berriz, birjosiak eta leun-leun eginak, gardentasuneraino maiztuak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 37. orr.

Kolore urdin maiztuko gutunazal bat atera zuen handik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 150. orr.

Eta arropekin gertatzen den ez bezala, mintzatzeko gaiak maiztuegiak direnean, ez dira batere eroso. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 162. orr.

Nik ere badakit aparatu zaharkitu eta maiztuokin ez duzuela ezer baliozkorik lortuko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 80. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 69. orr.

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria, ez gizena eta ez argala, bera baino zaharragoa itxuraz. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 273. orr.

Hainbat anekdota historikoren antologia maiztu bat zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 261. orr.

Harritu egin ninduen haren begiradak: ez nion beldurrik ikusi, distira maiztu bat baizik, etengabeko mozkorraldiek itzalia. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erabat maiztua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus