Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naturaleza 1 iz izaera.

Horra nola uste faltsu bakar batek naturalezarik onena honda dezakeen! Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 362. orr.

Naturaleza kontua. Berria - Kirola   2004-04-29

2 natura. ik izadi.

"Naturalezaren alde guztiak", idatzi zuen Victor Hugok, "baita itxura batera oso apartatuak ematen dutenak ere, elkarrekin harremanaturik daude milaka harmonia sekreturen bitartez". Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 151. orr.

Gainean zeru urdina nasai iguzki azkarrarekin, inguruan nahiko naturaleza: irudi horiek sartzen dira beilarien buruan barnasko, on edo txar, ezin ahantzizko gisan. Herria   2003-09-18

Bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik natural.

Gizakion elkartearen jatorria eta jatorri honi lotzen zaizkion aurrerapenak, hala nola hizkuntza eta arkitektura bera, gizadia naturaleza-egoeran bizi zen basoetan sortutako sute handi baten emaitza izango ziren Vitruvioren esanez. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus