Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txinpantze 1 iz gizaki itxurako zimino handia, ile-iluna, hezten erraza, Afrikako zuhaitzetan bizi dena (Pan troglodytes).

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren; orangutanak, duela 15 milioi urte; gorilak, 10 milioi urte, eta txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 17. orr.

Tximinoek, txinpantze eta gainerako primateek -gure ahaide biologiko hurbilenek- ile-jantzi sarri bat dute, beste animalia gehienek bezala. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 78. orr.

Homo floresiensis-ek txinpantze baten tamainako burua zuen. Berria - Gaiak   2004-12-18

Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean. Berria - Gaiak   2006-01-25

Txinpantze emeek, adibidez, genitalak igurzten dizkiote elkarri, batez ere klitoria, harik eta orgasmora iritsi arte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 394. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizakien eta txinpantzeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus