Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

txinta1 1 iz tanta.

Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 13. orr.

2 izpia, argia.

Gero, egunsentiaren lehen txintekin, etxeraino eraman ninduten berriro, ibilgailu zaharkitu eta antigoaleko batean. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 119. orr.

San Balentin eguna bihar da eta, goiz-goizeko txintan, zure leihoari so han da egongo dontzeilau irrikan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 170. orr.

3 argi-txinta argi izpia; egunsentia.

Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten, dirdai eta ubel, abailtzen ari zen arratsari halako misterio-itxura irreala emanez. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 81. orr.

Argi-txintaren lehen ikarak gauaren gangan bere lekua harrapatu nahian hasi zirela. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 94. orr.

4 egun-txinta egunsentia.

Egun-txintan jaitsiko dira batez ere Ganga ibai donearen uretan beren gorputz-arimak xahutzera. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 191. orr.

5 gau-txinta ilunabarra.

Auto bat kalean geldituta, garaje baten aurrean geldituta, gau-txintan, ordu txikitan. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 85. orr.

6 goiz-txinta egunsentia.

Eta goiz-txinta etorri berri hark, argiaz gainera, gihar-minak ere ekarri zizkigun, gorputz-ajea. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 155. orr.

Ez zen goiz-txinta guk nahi orduko iristen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 154. orr.

Eta orduan geureak izanen dira goiz-txintak, itsasoak, mitxoletak, ansfelbitak, hiriak eta gauak, hariztiak, liburuak, zorionaren poro guztiak. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 47. orr.

Goiz-txintan, esnatu nintzelarik, paretaren kontra eserita ikusi nuen, erretzen; ohea desegin gabe zeukan. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 47. orr.

Goiz txintan haur isila iratzarri eta amaren esnea hartu zuen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 135. orr.

Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus