Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oheratu, ohera(tu), oheratzen 1 da ad ohera joan.

Erabat leher eginda oheratu ziren, eztarriak lehortuta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 236. orr.

Gau hartan bere logelako beste inor baino lehen oheratu zen Harry. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 202. orr.

Berantegi oheratu, eta oso nekez eta arrunt gau minean loakartu bainintzen. Txillardegi   «Putzu» - 51. orr.

Oheratu nintzenean, argia itzalita, arratsalde hartako kontuak oroitu nituen, eta aitak esandakoak. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 100. orr.

Gazte hau gaueko hamarrak aldera etxeratua zen, nekatuta zegoela eta aurki oheratu behar zuela esanez agurtu zuen bere otseina, Bouvin jauna. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 27. orr.

Goiz afaldu, oheratu, eta lo egitera behartu zuen bere burua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 149. orr.

Astebete-edo egin zuen eztulka, eta oheratu egin zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 349. orr.

Oheratzeko ordua da jada. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 152. orr.

Gau hartan ez nintzen baloiarekin oheratu: ordez, citroëneko ilehoria gogoan nuela, masturbatu egin nintzen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 89. orr.

2 (norbaitekin, sexu harremana gauzatzeko)

Hiru edo lau aldiz gehiago oheratu zen Ivanekin; guztira, bi hilabete egin zuten elkarrekin, gutxi gorabehera. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 25. orr.

Ez det ikusten zergatik biren artean roilo ona dagoenean, adiskide izan eta erakargarritasuna dagoenean, ez diren elkarrekin oheratu behar. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 90. orr.

Zertarako balio du norbaitekin roilo bat edukitzeak, elkarrekin oheratzeak, larrua jotzeak? Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 89. orr.

Afalostean oheratu egingo ziren, amodioa egingo zuten eta biharamunean Rekexok inoiz baino miserableago sentituko zuen bere burua. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 137. orr.

Maiteminduta zeundetelako oheratu zarete elkarrekin. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 113. orr.

Batarekin eta bestearekin oheratzen nintzen, eta azkenean haurdun amaitu nuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 336. orr.

-Hire aurpegiaren ederragatik uste duk oheratu naizela hirekin, ala? -maripurtzilak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 111. orr.

Gizon horrekin oheratzen dela eta ohean basatia dela imajinatu du, damurik gabe. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 175. orr.

Oheratu eta goizaldea arte maitasuna egin eta hurrengo egunean presarik gabe esnatu eta bere bularraren gainean hatzez marrazkiak egin denborarik ez balego bezala, hitz egin gabe. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 69. orr.

Baina zuk ezin zenuen buztana lasai eduki, eta emakume horiekin oheratu behar zenuen, ezta? Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 176. orr.

Zurekin behin edo bitan oheratu ondoren, utzi eginen zaitu. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 65. orr.

Esan beharrik ez dago hirurok elkarrekin ere oheratu eta jolas atseginetan ibili ginela. Aitor Arana   «Onan» - 88. orr.

· 3 du ad ohera eraman.

Maria txikia bainatu eta oheratu du, afariaz erabat ahaztuta. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 13. orr.

Ordubete pasatu da zu oheratzerako. Arantxa Iturbe   «Ai, ama» - 42. orr.

Zerbitzatzen nien afaria, isilik oheratzen nuen Lucy, isilik ematen nion gabon musua Davidi. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 310. orr.

Emetxoa oheratu zutenean, egongelara joan zen, arratseko albistegiko azken berriak entzutera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 11. orr.

Aitak izterretatik oratu du eta judoko giltza dirudien batekin oheratu du. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 157. orr.

Goizeko ordubata zen operazio gelan bukatu zutenean, eta lehentxeago erizainek Charlotte oheratu zuten. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 141. orr.

Negar batean hasten da Felix, bera haur izanik eta amak oheratu eta lasterrean, "Ai, nire bihotzeko kutuna" aitak maiz esan ziola gogoratuta. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 162. orr.

Neska askorekin oheratu naiz, / baina bakardadeak ere / gau askotan oheratu nau / jipoi-jipoi eginda. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 70. orr.

Elkarrekin oheratuko zaituztet. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 237. orr.

4 (norbaitek norbait, sexu harremana gauzatzeko)

Ez, ni ez nintzen Montsek oheratu zuen lehen gizon ospetsua, ez bigarrena, ezta hogeigarrena ere. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 162. orr.

Nik ez nekien, ordea, merkatari ezagun aberastu berri baten alaba zela hura, neska ezin esnobago bat, gizon famatuak eta gizarteko izarrak aldi batez oheratzen zituena, oroimenaren ohol markodunetan zintzilikatzeko. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 153. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus