Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerrenda 1 iz adkor zati luzetxo eta mehartxoa. ik zerrenda.

Xerrenda mehe bat, errotulagailuz marraztuta, kopetan jartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 151. orr.

Oihalezko xerrenda ilun batek inguratzen zion lepoa, eta mantelina beltza ikus zekiokeen sorburuen gainetik. Txillardegi   «Putzu» - 67. orr.

Lizarrako gure artxibategi apal hartan, halaz ere, bi kartoiren artean eta xerrenda hori batez loturik aurkitu nuen orri-sorta hura irakurririk, [...]. Txillardegi   «Putzu» - 197. orr.

Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 141. orr.

Xerrenda gorri batez zintzilikaturik eramateko asmaturik, gurutze itxura zuen. Txillardegi   «Putzu» - 193. orr.

Zeru urdin eta lur arrearen xerrenda mehea. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 221. orr.

Kortex-azpiko epilepsia baten antzekoa da Touretteren sindromea; gailentzen denean, kontrol xerrenda bat, kortex xerrenda bat dago zure eta beraren artean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 112. orr.

Iparraldera Gaskoinia, hegoaldera Zuberoa [...] eta bataren eta bertzearen artean, elkarrekiko mugarik gabe utzirik, xerrenda biarnesa. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 207. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hortaratzeko, Udalak onartzen du bere lur xerrenda baten uztea. Herria   2001-10-11

Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan, eta haren ertz xerrenda estu brodatutik haurraren beso maitagarriak ateratzen ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 307. orr.

Bixar xerrenda beltza zeukan ezpain gainean. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 33. orr.

1985 bereko 12an, Iruñean, -16.2 graduraino jaitsi zen merkurio xerrenda zerotik behera. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus