Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salbamen [349 agerraldi, 26 liburu eta 5 artikulutan] 1 iz arrisku larri batetik onik ateratzea edo ateraraztea; hondamenetik begiratzea. ik salbazio; salbamendu.

Salbamena, nola edo hala, geure eskuetan zegoen. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 156. orr.

-Mikel Strogoff, [...] har ezak, bada, eskutitz hau; bertan zoak Siberia osoaren salbamena, bai eta agian nire anaia duke handiaren bizitza ere. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 61. orr.

Gure inperioaren probetxua lortzeko gaude hemen (--...) mendean hartu nahi zaituztegu arazorik sortu gabe eta zuen salbamena biontzat probetxuzkoa izatea nahi du. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 40. orr.

Estebanek, bi alde ezberdinetatik letorkiokeen tiroketaren erdian harrapaturiko gizagaixoak, Leon Martyrengan aurkitu zuen salbamena. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 165. orr.

Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 174. orr.

Batzuetan, izan ere, gozotasuna baita galbide, eta garraztasuna salbamen, Ediporen mitoan bezalaxe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 36. orr.

Amets arketipikoetan barna galtzea desiratzen nuen ondikotz, salbamen eske. Itxaro Borda   «%100 basque» - 147. orr.

2 erlijioak sinestunei ematen dien ongi nagusia, zeruratzea.

Bakea eta salbamena Jainkoarekin adiskidetuei. Elizen arteko biblia   Erm 5,1 tit

Jainko gure Jaunaren gorespenerako eta neure arimaren salbamenerako. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 107. orr.

Hasi nintzen ezohiko ikastaldietan, sakramentuak eta arimaren salbamenari zuzenean doazkion beste gai izpiritualak hunkitzen dituzten Dekretalen tituluak argitzen. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 36. orr.

Zintzoen salbamena Jaunarengandik dator: hura dute gotorleku arrisku-garaian. Elizen arteko biblia   Sal 37,39

Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik. Elizen arteko biblia   1 Ts 5,9

Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Elizen arteko biblia   2 Ko 7,10

Herri eta auzo guztietan barrena zebilen, Jainkoaren erregetzaren eta bakearen berriona iragarriz, eta salbamena eta bekatuen barkamenerako bihotz-berritzea hots eginez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 205. orr.

Esaguzue, bada, zein den guretzat salbamenerako bidea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 483. orr.

Esaten zuen, gainera, emakumeekin hitz egiten jardutea arinkeria zela, aitortzako sakramentuan edo arimaren salbamenari buruzko aholkuak emateko izan ezik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 768. orr.

Jauna dut indar eta gorespen, bera gertatu zait salbamen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 88. orr.

Eliza beti izango dela salbamen horren ezaugarri eta bultzagile. Herria   2001-03-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri bidali zaigu salbamen-mezu hau. Elizen arteko biblia   Eg 13,26

Ikara golkoan eta arreta handiz itzuli dira Croixera, nazioarteko izaera humanitarioa duen salbamen-altzora. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 172. orr.

Haren santutasunaren usain gozoak erakarrita, Jainkoaganako begirunea sortu zuen barruan, eta salbamen-espiritua eman argitara. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 197. orr.

Zure salbamen-asmoa, oi Jainko, zerurainokoa da, gauza handiak egin baitituzu. Elizen arteko biblia   Sal 71,19

Ofizioaren ardatza eta mamia Pazko Misterioa dela esan behar da, baina salbamen-historiako beste zenbait misteriok ere badu garrantzia: kreazioa, Jaunaren Jaiotza, bigarren etorrera, azken judizioa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 74. orr.

Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 13. orr.

Zure salbamen-ekintzagatik alaituko gara, gure Jainko Jaunaren izenarengatik harrotuko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 86. orr.

Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik. Elizen arteko biblia   2 Ko 6,7

Semeok, jakin ezazue pobretasuna salbamen-bide berezia dela; era askotako fruitua du, baina inor gutxik ezagutzen du. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 405. orr.

Aitzitik, beste askori, beraien gaiztakerien azkena aurreikusiz, geroko salbamen-grazia iragarri zien. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus