Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

majo 1 izond jatorra; potxoloa.

Hala eta guztiz ere, Miren oso majoa zen. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 71. orr.

Majoa zen Koro, oso. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 104. orr.

-Tipo majoa haiz, Asier, maitagarria... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 329. orr.

Bai tipo majoa. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 111. orr.

-Ze majoak giriak, ezta? -esan du Aiorak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 70. orr.

Guapoa ez ezik majoa ere bazen Pantxo. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 62. orr.

Lau igel majo-majoak dira. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 88. orr.

2 adlag asko, ederki. ik bapo.

Majo izerditu behar izan zen atzo Beotibarren tantoa irabazi ahal izateko. Berria - Kirola   2004-02-22

Kamioia majo kargatuta ere, bazaukak zabor gehiagorako lekua oraindik. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 9. orr.

Etxeko taldeak majo sufrituta irabazi zuelako lehia. Berria - Kirola   2006-03-05

Udan [...] eguzkiak majo berotzen duela. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 275. orr.

Majo bizi zara. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 38. orr.

Aldatu dira, bai, majo kontuak. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 149. orr.

Bidetik majo okertu zara. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 83. orr.

-Ba, oraingo honetan, majo eman digu popatik -esan zuen Begoñak, bere haserrea gorde ezinik-. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 128. orr.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 97. orr.

Majo kargatuta irten naiz, aspaldian ez bezala eman diot ron botilari beharrean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 131. orr.

Egun osoko lanean majo nekatuta. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 87. orr.

Lana franko bai, baina irabazi ere majo. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 116. orr.

Eta harritu dira majo. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 369. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus