Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naturazale (5 agerraldi, 4 liburu eta artikulu 1ean; orobat naturzale 14 agerraldi, 4 artikulutan) iz naturaren zalea den pertsona; naturalista.

Pirinioetako mendiak zeharkatzeko baliatzen dute hegaztiek Linduseko eremua, migrazio garaian; tirabirak sortzen dira haiei so egitera joaten diren naturzaleen eta usoen zain diren ehiztarien artean. Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Datu horiek ikusita, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak koipuaren inguruan azterketa sakonagoa egiteko garaia heldu zela pentsatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Apaiza izango zen, hala badiote kronikek, baina hori baino lehenago, naturazale. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 154. orr.

Txindokipeko abaltzisketar naturazale Inazio Urretabizkaiarena. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 55. orr.

Norbaitek ez baldin badu ez buruzagirik ez erregerik gizarteak emanik, badu bizkitartean Jainkoa bera den Natura naturazaleak emanik, berak bere burua kudeatzeko, bideratzeko, eta argitzeko boterea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus