Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sabelpe 1 iz sabelaren behealdea.

Sabelpea inarrosten zuen dolorez. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 94. orr.

Sabelpea garbitu behar izaten zion. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 240. orr.

Sabelpean eta barrabiletan ostikoak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 70. orr.

Bere liztuaren zaporeak blaitu zidan ahosabaia, nire sabelpea asaldaraziz. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 109. orr.

Neskaren sabelpea ukitu zuen Goiok, mutikoen solasetan hainbeste bider imajinatu edo asmaturiko lekuen esplorazioa egiteko, baina neskak eskua apartatu zion. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 372. orr.

Goioren sabelpean eseri zen, Goioren zakila beste gordeleku heze, bigun, epel horretan sartuta. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 372. orr.

Goiti eta beheiti ari zen gizonaren sabelpeko makila gorria amaren zangarteko zuloan sartzen eta ateratzen segitzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 175. orr.

Baten batek ilean sartuko du lorea, eta ausartagoren batek sabelpeko ilajean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 157. orr.

2 sabelaren azpialdea.

Porfirik sabelpetik hartu eta kotxera eraman zuen berriro zakurkumea. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 106. orr.

Hiltegi barneko arrapalaren gainaldera iritsita, beraz, ia oharkabean zeramaten ganadua, garraio-uhal bat sabelpetik pasatzen zaion lekuraino. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 270. orr.

3 irud/hed

Aireko indarrak hurbildu ezinean, tankeen sabelpean dinamita, berrogeita hamabost egun eta berrogeita hamabost gau iraun zuen borrokak. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus