Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohikeria iz errutina.

Ezin zuen ulertu sendagileak erakusten zuen ohikeria eta normaltasuna. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 72. orr.

Mundua bestelakoa da egun, hiriak bestelako beharrak ditu eta horretaz baliatu behar dugu, ohikeriatan gelditu gabe. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 39. orr.

Edozer gauza eguneroko ohikeriatik alde egiteko, ez duzue uste? Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 78. orr.

Izena ohikeria hutsez eskatzen dutela -"holako eta halakoren bulegoa; noren partetik, mesedez?"-, automatikoki, baina ez diotela jakinarazten deia doakionari, nirea bezala luzea eta korapilatsua denean batez ere. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 185. orr.

-Zabarkeriari eta ohikeriari amore emateagatik galdu dugunaz konturatzeko. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 240. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus